BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

      2025-06-06
      0
    • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

      2025-06-06
      0
    • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

      2025-06-06
      0
    • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

      2025-06-06
      0
    • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

      2025-06-06
      0
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

      2025-06-05
      0
    • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

      2025-06-05
      0
    • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

      2025-06-05
      0
    • Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Europako errekorra hautsi du, 4×50 errelebotan

      2025-06-04
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Usansoloko Udalarekin adostutako lankidetza hitzarmena onartu zuen atzo Galdakaoko udalbatzak

Usansoloko Udalarekin adostutako lankidetza hitzarmena onartu zuen atzo Galdakaoko udalbatzak

Galdakao
2024-04-26
506
0

TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García

Atzo, apirilak 25, osoko bilkura antolatu zuen Galdakaoko udalbatzak eta besteak beste, Usansoloko Udalarekin adostutako lankidetza hitzarmena onartu zuen. Udal Gobernuko taldeen baiezko botoekin, PSE-EEren abstentzioarekin eta EAJren kontrako botoekin adostu zen neurria.

Galdakaoko udalbatzak apirileko osoko bilkura egin zuen atzo, hilak 25, udaletxeko pleno aretoan. Hainbat izan ziren alderdiek jorratu zituzten gaiak eta eztabaida handiena Galdakaoko Udalaren eta Usansoloko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenak sortu zuen.

Usansoloko Kudeaketa Batzordeak aurreko astean onartu zuen hitzarmena eta atzo berdina egin zuen Galdakaoko udalbatzak. Bizkaiko Foru Aldundiko, Galdakaoko eta Usansoloko teknikariek landutakoa da eta bi ildo nagusi batzen ditu: batetik, indarrean dauden kontratu bidez ematen diren zerbitzuak ematen jarraituko du Galdakaok, eta zerbitzu horiei dagokien kopurua ordainduko dio Usansolok Galdakaori urte amaieran egingo den likidazioan.

Bestetik, zenbait kudeaketa Galdakaok tramitatzeko akordioa onartu dute. Galdakaoko Udalak egingo duen lan hori ere kontabilizatu eta ordainduko dio Usansolok.

Neurria Udal Gobernua osatzen duten EH Bildu, Usansolo Herria eta Auzoak taldeen aldeko botoekin onartu zen, PSE-EEko ordezkariak abstenitu egin ziren eta EAJ-PNVko zinegotziek aldiz, kontra bozkatu zuten.

Jeltzaleen esanetan, «Udal Gobernua presaka onartzen saiatu da Usansolo-Galdakaoren arteko kudeaketa-hitzarmen aprobatzen oposizioko indarrei informaziorik eman gabe eta EH Bildu buru duen gobernu talde horrek sortu duen irregulartasun-egoera estaltzeko tresna juridikorik gabe».

«Egin beharreko lana ez da egin, eta orain presaka eta larrialdiekin etortzen zaizkigu, Galdakaoko Udaleko langileei lana bikoiztuz denbora hori guztia egin behar zuten zereginetan eta tresnarik eman gabe», adierazi zuen Ainhoa Agirregoikoa EAJ-PNVren bozeramaileak.

Besteak beste, Usansolo udalerri independentea izanik, bertako elkarteei dagozkien diru laguntzak Galdakaoko aurrekontuetatik kendu eta transferentzien eranskina horren arabera egokitzea; Palestinaren egoera salatzeko bi mozio eta Ibarluzen eraiki diren 60 zuzkidura bizitokien proiektua idatzi eta obrak egiteko kontratua egokitzea onartu zen ere atzoko osoko bilkuran.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Bihar antolatuko dute Bilbotik Galdakaorako bidegorriaren aldeko ...

Hurrengo albistea

Palestinak berebiziko protagonismoa izan zuen Galdakaoko udal ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Asentzioko jaiak ospatuko dituzte asteburuan Bekean

    2024-05-06
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Kaserna talde galdakoztarra Rockein lehiaketako finalean arituko da zapatuan

    2022-11-17
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Hainbat lekutatik etorritako dozenaka lagun batu zituen Jon Gordilloren memorialak

    2024-07-04
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Bilbo eta Galdakao arteko bidegorria eskatzeko martxaren ikasturteko azkena, zapatuan

    2024-06-25
    Galdakao
  • Aktualitatea

    ‘Euskaldunon hizkuntza eskubideak’ hitzaldia eskainiko du Agurne Gaubekak Torrezabalen

    2024-05-20
    Galdakao
  • AktualitateaSormene

    Sei galdakoztarrek eta usansolotar batek parte hartuko dute udazkeneko Sormenen

    2023-10-21
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

Saskibaloia duela urte luze utzi zuen emakume talde batek Nerbioi Rivers sortu zuen duela hiru urte eta ordutik hainbat txapelketetan...
  • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

    Galdakao
    2025-06-06
  • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

    Galdakao
    2025-06-06
  • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

    Galdakao
    2025-06-06
  • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

    Galdakao
    2025-06-06

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu