BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • ARGAZKIAK | Ibilaldia 2025 arrakastaz amaitu da Galdakaon

      2025-05-25
      0
    • ARGAZKIAK | Taberna Ibiltariak eta herri kirolek girotu dute eguerdia Kurtzeko plazan

      2025-05-25
      0
    • ARGAZKIAK | Goazenek dantzan jarri ditu gaztetxoak Ibilaldiko 2. gunean

      2025-05-25
      0
    • Galdakao Futbol Taldeko beteranoek Jose Carlos Trasante jokalari ohia omendu zuten Cartagenan

      2025-05-23
      0
    • Ibilaldiko abestiaren dantza ikasteko tutoriala argitaratu du Taupadak dantza eskolak

      2025-05-23
      0
    • Tri Dj galdakoztarrak emanaldia eskainiko du bihar Galdakaon

      2025-05-23
      0
    • Ihes-joko ibiltaria antolatuko dute domekan Galdakaon, Ibilaldiaren harira

      2025-05-23
      0
    • Igeriketa Egokituko Euskal Ligako jardunaldia hartuko du Urreta kiroldegiak domekan

      2025-05-23
      0
    • Galdakaoko gazte udalekuetan izena emateko epea zabalik dago

      2025-05-22
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

      2025-02-24
      0
    • Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

      2025-02-24
      0
    • Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz ...

      2025-01-20
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra: «Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut»

      2024-12-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • «Galdakanoko 850. urteurrena», Aitzol Altuna

      2025-02-24
      0
    • «Sareak: ehuntzeko ala harrapatzeko?», Errupin Jauregi

      2025-02-04
      0
    • «Zugaz berba ein gure dot», Ainara Artetxe

      2025-01-31
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Victor Legorburu alkate galdakoztarra hil zutenetik 45 urte pasa dira

Victor Legorburu alkate galdakoztarra hil zutenetik 45 urte pasa dira

Binke
2021-02-10
1172
0

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: El Correo Español eta ABC (1976)

Franco diktadore espainiarraren garaian Galdakaoko alkate zen Victor Legorburu ETAk erail zuenetik 45 urte pasa berri dira otsailaren 9an.

Victor Legorburu Ibarreche (Galdakao, 1912-1976) alkatea orain 45 urte hil zuen ETAk, 08:00 aldera bere etxetik irten berri zela, Reyes Católicos kalean —gaurko Lapurdin—. Francisco Franco diktadore espainiarrak «jarritako» alkatea izan zen Legorburu, eta 63 urte zituen tiroz erail zutenean. Ezkonduta zegoen eta 20 eta 22 urteko bi seme utzi zituen alargun.

Legorburu 1966tik zen Galdakaoko alkate, eta kargua uzteko hausnartzen omen zebilen —garaiko prentsaren arabera— Caja de Ahorros Municipal de Bilbao banketxeko lanera eta bere anaiarekin zuen inprentara bueltatu ahal izateko. Ordea, ETAk Euskal Herriko alkate faxista guztien dimisioa exijitzeko ultimatuma eman zuen 1975eko azaroa aldera, eta ultimatumaren azken egunean lau etakidek hil zuten alkate galdakoztarra, 1976ko otsailaren 9an. Alkate zenarekin batera, larri zauritu zuten bizkarzain lana egiten zebilen Francisco Ruiz udaltzaina. Bere gain hartu zuen erailketa ETAk, orduko France Press agentziaren arabera.

Francoren gobernuan indar handiko pertsona omen zen Legorburu eta Fuerza Nueva mugimendu ultra-eskuindarreko buru zela esaten zen Galdakaon. Iñaki Anasagasti politikariak bere blogean Victor Legorburu «anti-demokrata ezaguna» eta «guerrilleros de Cristo Rey mugimenduko kolaboratzailea» zela dio. Guerrilleros de Cristo Rey 1970eko hamarkadan Espainian jardun zuen erakunde ultraeskuindar parapoliziala izan zen, indarkeria-ekintza ugari, tartean hilketa zenbait, egin zituena.

Bada, alkate faxistak Francoren gobernuan zuen indarra sarri erakutsi zuen herrian: ospitalea Labean kokatzeko bere influentzia guztiak erabili zituen Durangoren aurka, herriko talde eta pertsona asko Juan Carlos Borboikoaren bisitetan egotera behartzen zituen, Elexaldeko kiroldegia berak eraikitzeko agindua eman zuen, Ganguren Mendi Taldearen sortzaile izan zen beste bi kiderekin batera… Batzuen alde edo kontra egiteko izan, bere eragina nabarmena zen Galdakaon.

Eta eragin hori bitxikerietan ere islatzen zen, esaterako, Galdakaok bi bider irabazi baitzuen Espainiako Conde de Guadalhorce saria. Sari honek espainiar estatuko «herririk politena» saritzen omen zuen. Legorburuk, bere kontaktuak baliatuz, sari horren epaileak Galdakaora etortzea lortzen zuen. Epaileak herrira iritsi aurreko egunetan aldiz, alkateak bere baliabide guztiak jartzen zituen herria edertzeko. Horrela kontatu diote Edu Madina eta Koldo Telleria historian adituak Binkeri: «Epaileak etorri aurreko astean, alkateak herriko horma guztiak margotzen ebazan, arbola barriak landatu, loreontzi handiak jarri… baina hori bai, autoritario eta despota itzela zan».

El Correo Español egunkariak 1976ko otsailaren 10ean argitaratua.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Galdakaoko eta Usansoloko ostalaritzak ateak ireki ahalko ...

Hurrengo albistea

Telegram aplikazioan kanal publikoa sortu du Binkek

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Usansoloko umeeekin izango dira gaur Errege Magoak

    2024-01-05
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Oihane Gutierrezek hondartza boleiboleko Erreginaren Kopan parte hartuko du

    2023-04-26
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdutako pertsona baten bila ibili dira Usansoloko Ordañe mendian

    2024-07-30
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Hilerrira joateko zerbitzua eskainiko du Galdabusak bihar

    2023-10-31
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteakArgazkiak

    ARGAZKIAK | Frantziako Tourra Galdakaotik igaro zen unea 40 iruditan batu dugu

    2023-07-02
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Miren Arzalluz Guggenheimeko zuzendaritzan murgiltzen hasi berri da

    2025-03-04
    Galdakao

AKTUALITATEA

AktualitateaArgazkiak

ARGAZKIAK | Ibilaldia 2025 arrakastaz amaitu da Galdakaon

Egun berezia bizi izan du gaur Galdakaok Eguzkibegi Ikastolak antolatutako Ibilaldiarekin. Ehunka lagun bertaratu dira gure herrira...
  • ARGAZKIAK | Taberna Ibiltariak eta herri kirolek girotu dute eguerdia Kurtzeko plazan

    Galdakao
    2025-05-25
  • ARGAZKIAK | Goazenek dantzan jarri ditu gaztetxoak Ibilaldiko 2. gunean

    Galdakao
    2025-05-25
  • Galdakao Futbol Taldeko beteranoek Jose Carlos Trasante jokalari ohia omendu zuten Cartagenan

    Galdakao
    2025-05-23
  • Ibilaldiko abestiaren dantza ikasteko tutoriala argitaratu du Taupadak dantza eskolak

    Galdakao
    2025-05-23

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...