«Zelo edo araldiak»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2021eko uztaila
Bizi dogun gizarteko heziketa-arauen arabera, berba batzuk «tabu» bihurtu dira eta euren kontzeptu-hitzak mailegu bidez hartu doguz. Abereen gaztelerazko «celo», grekozko «zelos» latinizatutako «zelus»-etik dator eta euskeraz «zelo». Gure baserri eta artzaintzan, abere bat «zeloan» dagoanean, «bero edo araldian» dagoala esaten da.
Pertsonetan, nahiz eta ezagutu, isilean gorde da berba hori eta batzuetan mespretxuz edo eta ironiaz erabili. Abere emeen kasuan, «zelo» kontzeptu hau sano aberatsa da adierazte orduan, bata besteagandik bereizteko; esaterako, behiak, susara; astoak, alta; ardiak, arkera; ahuntzak, azkara; txarriak, irausi; txakurak, agiri. Abere emeari arra bota eta sortze barria adierazteko: izorra/ernari, hitzak eta izorratu/ernaritu, aditzak erabiltzen dira; ernaldu ezina adierazteko, antzu, hitza eta antzutu, aditza.
Pertsonetan, leku-denboretako hezkuntzaren ondorioz, Eleizea bitarteko, abereen munduko berba jatorrak «tabu» bihurtzean, isilean erabili edo beste era batera adierazten dira gaur egun; esaterako: maitemina; guraizana; sexu harremana; haurnaldia; etab.
Aldaketak aldaketa, jagon daiguzan herri-berba jatorrak etorkizunean.
Hala bedi!