BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Adiskidek Nagusien Herriarteko Pilota Txapelketa jokatuko du bihar Kurtzean

      2025-05-20
      0
    • Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrena oroitu zuten atzo Plazakoetxen

      2025-05-20
      0
    • Auzotik Galdakao proiektuaren lau eremutako kontseiluak hurrengo asteetan bilduko dira

      2025-05-19
      0
    • Baleuko produktorak Galdakaon grabatuko du 'Odol Ilargia' telesaila

      2025-05-19
      0
    • Galdakaoko Beti Prest taldea, Bizkaiko ping-pong txapeldun bikoitza

      2025-05-19
      0
    • Denis Itxaso Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak solasaldia eskainiko du bihar Galdakaon

      2025-05-18
      0
    • LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Egunean adierazpena argitaratu du Galdakaoko Udalak

      2025-05-17
      0
    • Da Capo Musika Bandak ‘Printze txikia: bidaia magikoa’ emanaldia eskainiko du Torrezabalen

      2025-05-16
      0
    • Enrique Arnaizek omenaldia jaso zuen, Lagun Onak Areto Futbol klubean egindako ibilbideagatik

      2025-05-16
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

      2025-02-24
      0
    • Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

      2025-02-24
      0
    • Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz ...

      2025-01-20
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra: «Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut»

      2024-12-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • «Galdakanoko 850. urteurrena», Aitzol Altuna

      2025-02-24
      0
    • «Sareak: ehuntzeko ala harrapatzeko?», Errupin Jauregi

      2025-02-04
      0
    • «Zugaz berba ein gure dot», Ainara Artetxe

      2025-01-31
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Auzoetako planak garatzeko bi esperientzia pilotu martxan jarriko ditu Galdakaok

Auzoetako planak garatzeko bi esperientzia pilotu martxan jarriko ditu Galdakaok

Galdakao
2023-03-09
544
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala

Auzo bakoitzaren beharretara hobeto egokitzeko helburuz, hauek garatzeko plan parte-hartzaileak jarriko ditu martxan Galdakaoko Udalak. Auzoetako planak proiektu pilotu batekin hasiko dira herriko bi eremutan, eta, ondoren, udalerri osora hedatuko dira. Albiste honetan batu ditugu proiektuaren xehetasunak.

Auzoen egoera hobetu nahi du Galdakaoko Udalak eta herriko eragileekin elkarlanean egitea adostu zuen. Horretarako, auzoak hainbat jarduera eremutan elkartzea erabaki zuten, horrela, «Udalaren ekintza parte hartzearen arloan auzo bakoitzaren beharretara hobeto egokituz eta lurralde orekari laguntzea bilatuz».

‘Auzoetako Plana’ izenpean, ildo horretan sakonduko duela iragarri du orain Udal Gobernuak. Galdakaoko auzoen inguruan konprometitutako eragileak artikulatu eta inplikatuz, lurraldearen garapenean «funtsezkoak diren eragileen parte hartzean interes berezia» jarriko du. Besteak beste, instituzioak, gizarte eragileak, eragile ekonomikoak eta udalerriko auzokideak batuko ditu.

Proiektua garatzeko, hauek dira emango dituzten pausoak:

  • Auzoaren garapenarekin zerikusia duten erakunde eta eragileak identifikatzea eta haiekin harremanetan jartzea.
  • Auzo bakoitzaren errealitatearen azterketa egitea.
  • Auzoaren orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa prozesuak sortzea.
  • Lurraldeko beharrak, erronkak eta elementu estrategikoak identifikatzea, Auzoetako Plana diseinatu eta garatzeko.
  • Datozen lau urteetan auzoak garatzeko gizarte eta udal estrategiak eta ekintzak definitzea.
  • Lankidetza eta lurralde artikulazioa sustatzea.
  • Auzo Kontseiluak abian jartzea, parte hartzeko organo egonkor gisa.

Auzoetako plana bi eremutan hasiko da, bi esperientzia piloturekin. Plana hauetan garatu ostean, udalerri osora hedatuko direla azaldu du Udalak.

Eremuak hautatzeko prozesuak iazko aurrekontu parte hartzaileen talde eragileak landu zuen, eta prozesua publikoa da, erabaki.galdakao.eus plataformaren bitartez.

Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai Zaharra eta Jugo auzoek osatzen dute lehen eremua. Tximiolarragoikoa, Urtebieta, Zuhatzaurre eta Urreta auzoek aldiz, bigarrena.

Behin eremuak zehaztuta, talde eragile bat sortuko da eremu horietako bakoitzean, auzokideek eta erakundeek osatua. «Interesa duen edonork parte har dezake talde horretan, eta Udaleko Parte hartze eta Gardentasun Arloaren laguntza izango du», adierazi dute Udal Gobernutik.

Ostean, Udaleko ordezkari politiko eta teknikoek eta herritarrek osatuko duten Auzo Kontseiluak egingo du proiektu bakoitzaren jarraipena.

Planen prozesua

Auzoetako planak lau fase hauetan garatuko dira:

  • 0 fasea. Prozesuaren definizioa eta diseinua. 2023ko otsaila eta iraila bitartean.
  • 1 fasea. Azterketa estrategiko partekatua. Auzoaren diagnostikoa. 2023ko iraila eta azaroa bitartean.
  • 2 fasea. Auzoko plana formulatzea. 2023ko abenduaren eta 2024ko apirilaren artean.
  • 3 fasea. Auzoko plana ezartzea eta garatzea. 2024ko apiriletik 2027ko apirilera.

Orain 0 fasea deiturikoari ekingo diote, prozesua diseinatzeko, eta horretarako bi eremuetan bina tailer antolatuko dira. Helburu nagusiak prozesua azaltzea eta interesa izan dezaketen pertsona edo kolektiboak identifikatzea da.

Lehen tailerra Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo eremuko proiektua diseinatzeko antolatuko da, Olabarrietako adinekoen lokalean martxoaren 21ean 18:30ean.

Tximiolarragoikoa, Urtebieta, Zugatzaurre eta Urretari dagokiona aldiz, Urreta 2 ikastetxeko areto nagusian izango da martxoaren 28an 18:30ean.

Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea eta hiru modutan egin daiteke: Udalaren erabaki.galdakao.eus plataformaren bidez, posta elektronikoz partaidetza@galdakao.net helbidera idatziz eta 688830479 telefonora deituz. Azken bi hauen bitartez egitekotan, izen-abizena, telefonoa eta parte hartu nahi den tailerra adierazi behar da.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

ARGAZKIAK | Martxoaren 8a goizetik aldarrikatu du ...

Hurrengo albistea

Usansoloko ospitaleak erradiodiagnostiko zerbitzua berritu du

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Bideo-joko berria sortu dute Galdakaon, doan eta euskaraz

    2021-01-21
    Binke
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Oinarinek zapatuan ospatutako urteurrena 56 iruditan

    2022-05-23
    Usansolo
  • Aktualitatea

    GOTx elektrotxarangak kontzertua eskainiko du gaur Galdakaon

    2023-05-19
    Galdakao
  • AktualitateaSormene

    EGITARAUA | Udaberriko Sormene apirilaren 27an hasiko da

    2023-04-06
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Oroimenaren Bulegoa irekiko du Aranzadik Galdakaon, urriko lau eguaztenetan

    2021-10-04
    Binke
  • Aktualitatea

    Zurrumurruen Aurkako Sarearen solasaldia antolatuko dute abenduaren 18an Galdakaon

    2023-12-15
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Adiskidek Nagusien Herriarteko Pilota Txapelketa jokatuko du bihar Kurtzean

Aurtengo Ibilaldia antolatuko du Eguzkibegi Ikastolak asteburuan eta honen ondorioz, Adiskide Pilota Elkarte galdakoztarraren...
  • Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrena oroitu zuten atzo Plazakoetxen

    Galdakao
    2025-05-20
  • Auzotik Galdakao proiektuaren lau eremutako kontseiluak hurrengo asteetan bilduko dira

    Galdakao
    2025-05-19
  • Baleuko produktorak Galdakaon grabatuko du ‘Odol Ilargia’ telesaila

    Galdakao
    2025-05-19
  • Galdakaoko Beti Prest taldea, Bizkaiko ping-pong txapeldun bikoitza

    Galdakao
    2025-05-19

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu