Federico García Lorca omenduko du Galdakaon Factoria Norte konpainiak

Argazkia: Factoria Norte

Factoria Norte konpainiak ‘Si yo fuera Federico’ obra aurkeztuko du gaur Galdakaon. Federico García Lorca omenduko du taldeak ikuskizun honetan.

Torrezabal Kultur Etxeak abendura bitarte eskainiko duen egitarau zabalaren baitan, Factoria Norte konpainia helduko da gaur Galdakaoko aretora.

Saioa 20:00etan izango da eta bertan Federico García Lorca omenduko du taldeak. Bestelako artefaktudun konpainia honen historia ere islatzen du ikuskizunak, La Barracaren garaitik hona betiko oinordetza izan dena.

«Haren eta gure arteko elkarrizketa da. Federicoren eta direnak izateagatik hil diren hainbesteren artean. Askatasunari, sorkuntzari eta aniztasunari buruzko ikuskizuna. Oihal zuri bat, non jolasean, barre egiten, abesten eta negarrez aritu diren hainbat ahots; horiek gerturatuko digute bakoitza gaur izango litzatekeen Federico posible hori. Gora Federico eta gora askatasuna. Eta gora antzerkia eta poesia, beti. Beti», adierazi du konpainiak.

Saiorako sarrrerak eskuragai daude ohiko webgunean eta Torrezabal Kultur Etxean.