BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

      2025-05-31
      0
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

      2025-05-30
      0
    • Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan

      2025-05-30
      0
    • Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berria antolatu dute biharko

      2025-05-30
      0
    • Pintxoaren Ibilbidea Galdakaora itzuliko da gaurtik ekainaren 8ra bitarte

      2025-05-29
      0
    • Gorka Mardaras eta Joseba Ostolaza omendu zituen Umore Ona futbol taldeak

      2025-05-29
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Sormene
Hasiera›Albisteak›Sormene›Trap doinuak ekarri ditu J. Martina taldeak Sormenera

Trap doinuak ekarri ditu J. Martina taldeak Sormenera

Binke
2020-12-18
2288
0

Sormene
BINKE / 2020ko abendua

Trap doinuak ekarri ditu J. Martina taldeak Sormenera

TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga
BIDEOA: Binke

Egungo musika egiten duten emakume gazteen solasaldian aritu direnak dira jarraian oholtzara berriz igo direnak, baina euren lanak jendarteari erakusteko. Lehena, Larrabetzuko Barcena ahizpek sortutako J Martina trap taldea izan da.

Emakume sortzaile euskaldunek egungo kantagintzan duten lekuaren inguruko solasaldia behin bukatuta, mahi-inguruan parte hartu duten hauen emanaldien txanda izan da ondoren. J. Martina taldea izan da kantatzen lehena, eta soinu elektronikoz beteriko kanta berritzaileak eskaini dituzte.

Kattalin Barcenak, Ane Barcenak eta Javi Jorajuriak osatzen dute J. Martina taldea. Larrabetzuko bi ahizpek izan zuten taldea sortzearen egitasmoa eta lehen urratsa, eta hau gorpuzteko eta ekiteko asmoz, Kattalinen gelakidea zen Javiri haiekin batera taldea osatzea proposatu zioten duela urte eta erdi pasatxo. Ordurako bazekiten Javik bere etxean sintetizadore batzuk izateaz gain, abesti bat ekoizteko eta grabatzeko ezagutzak bazituela, eta ideia zehatzik gabe elkartu, eta aise ekin zioten abestiak sortzeari. Taldea sortu baino lehen, soinu elektronikoek garrantzia berezia zuten bi ahizpen bizitzetan, eta bai batak zein besteak argi zuten doinu elektronikoz beteriko talde bat sortu nahi zutela, eta hala egin ere.

Argi dute hirurek gustukoak dituzten musika estilo hauen testuinguruak eta jatorriak zeintzuk diren, haien esanetan, «espazio proletarizatu batean sortutako generoak dira, despolitizazio eta emakumeen hipersexualizazioz beterikoak», baina aldi berean zera diote: «Estilo hauek garatzen eta zabaltzen joan garen heinean musika mota hau egiteko beste modu batzuk sortu dira, eta onuragarria dela uste dugu». Haien kasuan, adibidez, inguratzen dieten kontestutik sortu direla diote, ez kopia soil batetik. Horregatik, abesti bat sortzerako orduan letrari berebiziko garrantzia eman eta hemendik hasten dira, eta ondoren melodia bat finkatzen diote honi, abestia bera letraren menpe utziz. Finean, gogo bati, ardura bati, salaketa bati edota inguratzen dieten errealitate horri nahi diote kantatu.

Eskainitako emanaldiari dagokionez, soinu elektronikoek hornitu dituzte kantak, eta Javi izan da honen arduradun, kitarraren eta sintetizadoreen bitartez. Bi ahizpek aldiz melodia jarri diote kantei, ahotsarekin eta kasu gehienetan «autotunearen» laguntzaz. Erritmo geldoak batzuetan, arinagoak eta dantzagarriagoak beste batzuetan, ez da ba erraza sortzen duten horri etiketa soil bat jartzea, baina haiek dioten bezala ez lukete trap generora soilik mugatuko haien musika.

Guztira zortzi kanta abestu dituzte, tartean Dellafuente abeslariaren bertsio bat eginez ere bai. Abestiei dagokienez, batzuetan doinu ilunagoak erabili dituzte, argiagoak beste batzuetan, eta hauetan zehar bi ahizpak askotan txandaka aritu arren, sarri egin dituzte homofoniak elkarren artean.

Ostiralarekin jarraitzeko, Haizea eta Ningra gasteiztarrek hartu diete lekukoa J. Martinari. Hip-hopa eta honen barruan dagoen rapa da gehien bat bikoteak sortzen duen musika estiloa, eta bai bata zein bestea duela gutxi hasi badira ere, oihartzun handia izan dute dagoeneko egin dituzten kantek.

Gogoratu saio honetatik hasita, datozen ekitaldiak streaming bidez baino ezin direla jarraitu. Horretarako, Binkeren webgunearen hasiera-orrira joatea baino ez duzue, saio guztiak bertatik bertara jarraitzeko.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Galdakaoko ikasleei rapa desmitifikatzen saiatu da La ...

Hurrengo albistea

Rap eta hip-hop doinuekin busti dute Sormene ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • AktualitateaSormene

    Sei galdakoztarrek eta usansolotar batek parte hartuko dute udazkeneko Sormenen

    2023-10-21
    Binke
  • AktualitateaSormene

    Hasi da udazkeneko Sormene, Torrezabal Kultur Etxean goiz eta arrats

    2022-11-10
    Galdakao
  • Sormene

    Sormenek amaitu du sei eguneko astindua, soka-dantzan

    2021-11-21
    Binke
  • Sormene

    Peru Magdalenak 100 haikuz osotutako liburua aurkeztu du Sormenen: «Tantaka»

    2020-12-19
    Binke
  • AktualitateaArgazkiakSormene

    ARGAZKIAK | Sormeneren udazkeneko ekinaldia 60 iruditan

    2024-12-03
    Galdakao
  • Sormene

    Karmele Gorroño ilustratzaileak eskaini du gaur Sormeneko lehenengo tailerra

    2020-12-14
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

Bihartik aurrera, ekainak 1, eta ekainaren 30era bitarte, Galdabusak udako ordutegia izango du. Neguko zerbitzua mantenduko da...
  • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

    Galdakao
    2025-05-30
  • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

    Usansolo
    2025-05-30
  • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta Herri Lasterketa

    Usansolo
    2025-05-30
  • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

    Galdakao
    2025-05-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu