Galdakao Triatloi Taldeak lehen aldiz antolatu zuen atzo Akuatloi Txikia eta ekimenak arrakasta handia izan zuen. Guztira 88 gaztek parte hartu zuten hitzorduan eta hemen batu ditugu antolakuntzak BINKEri bidalitako hainbat irudi.
Kirolari gaztetxoz bete ziren atzo, irailak 28, Elexaldeko inguruak. Galdakao Triatloi Taldeak Akuatloi Txikia antolatu zuen lehen aldiz eta ekimenak arrakasta handia izan zuen.
Guztira 88 umeek parte hartu zuten hitzorduan eta Elexaldeko igerilekuetan egin zuten frogaren lehen zatia, eta bigarrena aldiz, atletismo pistan.
Giro ederra izan zen txiki eta familien artean, eta hau batzen duten irudiak bildu ditugu hemen, Galdakao Triatloi Taldeak bidalitakoak.


















