«Emakumeak besterik ez gara», Ainara G. Goitiandia

Argazkia: Jon Gomez Garai.

Zokoratutako berbak
Ainara García Goitiandia
BINKE / 2026ko azaroa

Zein bitxia dan bakoitzak indarkeriari buruz dekon pertzepzioa, ezta? Orain greba orokor bat bizi barri dogun honetan, gure kaleetan ikusi dogu polizia-indarkeria eta ia danok heldu gara ondorio argi batera. Polizia-indarkeria txarto dago eta oso latza da gure kaleetan ikustea. Euskal Herrian asko dakigu biolentziari buruz, eta esan daiteke biolentzia gure geneetan sartu dala sakonki. Azken finean, euskaldun izatearen ondorioaren biolentzia historikoa daramagu zainetan. Zein barneratuta dekoguz biolentzia horren ertz mingarriak.

Hipokritak!

Orain azaroak 25eko emakumeen kontrako biolentziaren asuntu nekagarri eta deseroso honen inguruan gaudela, gizarteari oihu egin gure dotset. Zelan da posiblea indarkeria batzuekin ikaratzea eta beste batzuekin ez jakitearena egitea? Zelan da posiblea pijiprogrearen hitzaldi pazifista ahoan ibiltea gizartean edozein biolentzia gertatzen danean eta biolentzia matxistarekin beste alde batera begitutea? Zelan da posiblea? Polizia-indarkeria, Palestinaren kontrako genozidioa, etxegabetzeak, pobrezia, euskararen kontrako erasoak, naturaren eta biodibertsitatearen kontrako erasoak… danak indarkeria jasanezinak gizartearentzako.

Hipokritak!

Baina, ai emakumeen kontrako indarkeria, biolentzia matxista. Ze ezberdina da biolentzia mota hau gizartearen begietan eta ze gogorra da axolagabetasuna ikustea gure gizartean. Txakur bat jipoitu dutela kalean, Andoainen, eta bideoa sareetan biralizatu omen dala, jendeak lege aldaketa bat eskatuten dau «gauza» hauek barriro gerta ez daitezen. Txakur gixajoa!

Hipokritak!

Eta nik diñotsuet… zelan da posiblea zuek biolentzia matxista onartutzea? Gustura gainera. Zelan egiten dozue beste alde batera begituteko? Zelan da posiblea emakume baten kontrako biolentziak zuei axolagabe uztea? Zelan egiten dozue biolentziak diskriminatzeko? Zelan egiten dozue paretaren beste aldean emakume baten, zuen auzokoaren oihu eta negarrak entzutean, gero ohera lasai asko sartzeko? Zelan egiten dozue kalean tiroka emakume bat erahiltzen daurienean, etxean lasai asko geldituteko? Ez dago irainik emakume baten heriotzean, ez dago manifestaziorik emakumeen biolentziaren aurka egiteko, ez dago esku zuririk emakumeen hilketetarako.

Hipokritak!

Eusko Jaurlaritzaren arabera, aurten 4.850 emakume izan dira indarkeria matxistaren biktima EAEn. Ez da izango, matxista zerriak zariela? Ez da izango emakumeen kontrako indarkeria hori  gizartearen pribilegioa dala?

Hipokritak!

Hori izan da dana, azaroak 25a eta gero, segidu zuen asuntuekaz eta esandakoak ahaiztu, azken finean, emakumeak besterik ez gara.

situs togel

situs toto