Kantu Kolore musika taldeak agur esan ostean, Mikel Leibarrek eta Iñigo Agirrezabalak Txulalai talde berria eratu zuten, Argiñe Belakortu usansolotarrarekin batera. Taldeak bigarren diskoa kaleratu du, Boom boom izenekoa, eta Durangoko Azokan aurkeztu du.
Zazpi urteko ibilbidearen ostean, haur eta gaztetxoen artean oso ezaguna izan den Kantu Kolore musika taldeak agur esan zuen.
Taldean hainbat kide ziren eta horietako bik, Mikel Leibar galdakoztarrak eta Iñigo Agirrezabalak, Txulalai talde berria jarri zuten martxan Argiñe Belakortu usansolotarrarekin batera.
Iaz kaleratu zuten lehen diskoa eta bigarrena orain argitaratu dute. Lanak Boom boom du izena eta Durangoko Azokan aurkeztu du taldeak.
Disko berriak 11 abesti ditu eta 2 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat dago zuzenduta.




