Bengoetxeko ikasleek Gazako ikasleekin hartu-emana izan dute

Argazkia: Bengoetxe BHI.

Galdakaoko Bengoetxe institutuko 4. DBHko zenbait ikaslek Gazako kanpamentu bateko ikasleekin bideo-deia egin zuten. Topaketa antimilitarismoaren inguruan landutako gaiari lotuta antolatu zuten

Bigarren ebaluazioan, 4. DBH eta Batxilergoko zenbait ikaslek esperientzia berezia izan dute: Gazako kanpamentu bateko ikasleekin bideo-deia egin dute.

Topaketa hori proiektu orduetan antimilitarismoaren inguruan landutako gaiari lotuta antolatu da, eta ikasitako guztia modu zuzen eta pertsonalean bizitzeko aukera eman die.

«Aukera paregabea izan da Gazako gazteekin hitz egitea, haien eguneroko bizitza piskat ezagutzea eta elkarri galderak egitea», adierazi dute Bengoetxetik.

Proiektu orduetan ikasitakoa sakontzeko eta egiaztatzeko aukera izan dute, eta horrek proiektuari zentzu handiagoa eman dio. Bideo-deian elkarri kantatzeko eta hizkuntzak irakasteko abagunea ere izan dute eta giro atsegina eta alaia sortu da.

Parte hartu duten ikasle guztiek azpimarratu dute »oso esperientzia aberasgarria» izan dela eta amaieran, ikasle askok berriz ere antzeko topaketak egiteko gogoa adierazi dute.

situs togel

situs toto