Iskander Sagarminaga: «Galdakaon jaio eta hazi den pertsona moduan oso harro sentitzen naiz pregoilari izateaz»

Argazkia: Irati Alonso García.

Galdakoztarrek itsaso zabalean hamaika erronka lortu dituen Iskander Sagarminaga igerilaria aukeratu dute aurten pregoilari izateko. Barikuan, irailak 11, botako du mezua udaletxeko balkoitik eta une berezi horren atarian berarekin hitz egin du BINKEk.

Zein izan zen zure erantzuna pregoilaria izango zinela jakitean? Izugarri poztu nintzen eta ilusio ikaragarriz hartu nuen. Jendeak hautagai moduan hartzea niretzat garaipena izan zen jada, eta ostean hainbeste bozka jasotzea nire herritarren aldetik… Galdakaon jaio eta hazi den pertsona moduan oso harro sentitzen naiz pregoilari izateaz.

Erronka asko lortu dituzu itsasoan, pregoia botatzea ordea, zure bizitzako zailenetakoa izango da? Erronka handia da, noski. Hala ere, uste dut ilusioa izango dela biziko dudan sentimendu nagusia.

Mezua botatzeko atarian, nola sentitzen zara? Ba orain oso pozik, baina plaza jendez beteta eta jai giroan ikustean uste dut oso urduri jarriko nazela, jajaja!

Familia eta lagunak ikusiko dituzu plazan, horrek urduriago jarriko zaitu? Ez dakit urduritasuna izango den, baina seguru kriston ilusioagaz agurtuko ditudala ikusten baditut.

Beste igerilari eta lagun batekin izango zara udaletxean, Maria Casillas txupineroarekin. Lasaitasuna ematen dizu horrek? Bai! Azkenean ezaguna den aurpegi batekin egiteak lasaitasun puntu hori eman ahal dit.

Botako duzun mezuaren pistarik? Laburra izango da, eta itsasoaren inguruan hitz egingo dut, nola ez!

situs togel

situs toto