Automatizazioa eta Robotika Industrialeko ziklo barria eskainiko dau Zulaibarrek | Publierreportajea
Publierreportajea
Hezkuntza
BINKE / 2022ko maiatza
Automatizazioa eta Robotika Industrialeko ziklo barria eskainiko dau Zulaibarrek
Goi-mailako ziklo barria eskaintzeagaz, Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiak elektrizitateko ikasketak osatu egingo dauz irailetik aurrera. Baina gainera, ikasturte barrirako eraikina erabarritzen dabiz (ikusi argazkiak hemen) eta inguruko enpresakaz lanean hasiko dira arrastietan, besteak beste. Matrikulazio epea maiatzaren 9an zabalduko da!
Matrikulatu zaitez!
688 76 33 60
orientazioa@zulaibar.org
www.zulaibar.org
Barrikuntzaz beteta hasiko dau 2022-2023 ikasturte barria Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiak: eraikina erabat erabarrituko dau, goi-mailako ziklo barria eskainiko dau, inguruko enpresakaz hartu-emona sendotu egingo dabe eta Errota Arratiaren Garapenerako Agentziak bere egoitza Zulaibarren bertan irekiko dau.
Ziklo barria. Orain arte, Zulaibar Lanbide Ikastegian elektrizitateko ikasketak egin gura ebazanak Arratian bertan hasi, baina goi-mailan jarraitu gura ebanak beste eskualde batera joan behar izaten eban bere ikasketak jarraitzera.
Datorren ikasturtetik aurrera ordea, Zulaibarrek dagoaneko eskaintzen eban erdi-mailako Instalazio Elektriko eta Automatikoak zikloari jarraipena emotera datorren goi-mailako ziklo barria eskainiko da bertan: Automatizazioa eta Robotika Industriala.
Eskaintza barri honegaz Zulaibarrek elektrizitateko ikasketei bultzada bat emongo deutsa eta aurrerantzean, elektrizitateko ikasketak egin gura dauzenak, hasi eta bukaera arteko ibilbide osoa ikastetxe berean egin ahal izango dau, erdi-mailan hasi eta goi-mailako ziklo bategaz amaituta, esaterako.
Errotaren egoitza. Arratiako ingurumen sozioekonomikoa dinamizatzea helburu daukan fundazioa da Errota, garapenerako agentzia. Bada, datorren ikasturtetik aurrera, Errotak be bere egoitza nagusia Zulaibar ikastegiaren eraikinean izango dau.
Modu honetan, ikasketa mundua eta lan mundua konektatzeko aukera eskainiko deutso Zulaibarrek Errotari eta Errotak Zulaibarri agentzia honen egoitza barria ikastegian ezarrita.
Hezkuntza araututik kanpo. Arratiako ikastegi ezagunak aspalditik dauka inguruko enpresekaz harreman handia, eta orain arte «talentu hornitzaile» funtsezko papera izan dau Zulaibarrek inguruko enpresakaz: enpresek behar eben profileko ikasleak bideratzen ebezan enpresetara lanera.
Hemendik aurrera baina, «talentu hornitzaile» izaten jarraitzeaz gain, «ideien zerbitzua» be eskainiko deutso Zulaibarrek inguruko edozein enpresari. Zelan? Inguruko enpresek daukiezan beharrizanak edo ideiak garatzeko laguntza eskainiko deutsalako.
Horretarako, inguruko enpresakaz hartu-emona modu praktikoan sendotuko dau Zulaibarrek, hezkuntza arautuari ekiten jarraitzetik harago, arrastietan enpresen ordezkariakaz batera lan-saioak egingo dauzelako bere eraikinetan, proiektu komunak martxan jartzeko. Praktika honegaz, Zulaibarrek ondo jakingo dau enpresek zer behar daben eta enpresek hobeto ezagutuko dabe Zulaibarreko ikasleen eskutik zer jaso eta eskatu ahalko daben.
Eraikin barriak. Bi helburu nagusi jarraitzen dauz Arratiako Lanbide Ikastegiak: irakaskuntza bikaintasunera eroatea batetik, eta Barrikuntza Aplikatuaren aldeko apustua egitea bestetik. Bi helburu horreik aurrera eroateko, besteak beste eta irakasleak etengabeko formazioan izateaz gain, punta-puntako makina eta teknologia erabiltzen dabe.
Baina Zulaibarreko zuzendaritzak ondo daki edukiak zein erremintak bermatzea garrantzitsua dan neurri berean ezinbestekoa dana eraikin onak be izatea. Horregaitik lanak hasi dabez honezkero ikastegian, eta ikasturte barrirako eraberrituta izango dabez instalazio guztiak.
Eraikin barriak zelakoak izango diran hobeto irudikatzeko, 3D bidezko irudi hauek bidali deutsoz Zulaibarrek Binkeri. Ikusi, ikusi!
Zer ikasi zeinke Zulaibarren?
Goi-mailako zikloak
- Automatizazioa eta Robotika Industriala (barria)
- Gizarteratzea
- Fabrikazio mekanikoko diseinua
- Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
Erdi-mailako zikloak
- Mekanizazioa
- Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta
- Instalazio elektrikoak eta automatikoak
Oinarrizko zikloak
- Instalazio elektroteknikoak eta mekanikoak
- Elementu metalikoen fabrikazioa