Kabitik

Innotecs elkartearen Asanblada Orokorra FP Andra Mari-n

2024-05-15
TESTUA ETA ARGAZKIA: FP Andra Mari Innotecs elkartearen aurtengo Asanblada Orokorra Galdakaon egin da maiatzaren 13an eta 14an, FP Andra Mari ikastetxean hain zuzen ere, «Humanity & Technology Race» lelopean. INNOTECS Europako Berrikuntza eta Teknologiako Lanbide Heziketako ikastetxeen elkartea da. Galdakaon egin den Asanblada Orokorrean Europako herrialde desberdinetako 60 ordezkarik hartu dute parte, besteak beste, Alemania, Italia, Herbehereak, Norvegia, eta abarretik etorritakoak. Goizetan FP Andra Mari ikastetxea bisitatu eta Asanbladaren hainbat ekitaldi egin dituzte. Arratsaldetan, berriz, gure inguruko toki ezagun batzuk bisitatu dituzte. Ikastetxe guztietako ordezkariek aprobetxatu dute egonaldia euren arteko hartu-emanak egiteko, teknologia berritzeko eta garatzeko egindakoa partekatzeko, eta

Bengoetxeko ikasleak ostalaritza eskolan

2024-04-18
TESTUA ETA ARGAZKIA: Belen Cosgaya eta Alazne Pérez de Heredia, Bengoetxe BHIko ikasleak. Orain dela hilabete batzuk, ostalaritza eskolako ikasle batzuk Bengoetxe institutora etorri ziren galdera batzuk egitera. Emaitza horiek erronka bat egiteko erabili zituzten, “Tupper osasungarria” izenekoa. Otsailaren 20an, 3.DBHko Bengoetxeko ikasleak ostalaritza eskolara joan ginen, instalazioak ikustera eta prestatu ziguten janaria dastatzera, hori baitzen beraien erronka. Ostalaritza eskola, Bengoetxen dago kokatuta, gure institututik 5 minutura. Iritsi ginenean, instalazio guztiak ikusi genituen eta haien azalpenak entzun genituen. Dena ikusi eta gero, ikasten duten geletara eraman gintuzten eta prestatu zituzten platerrak eskaini zizkiguten. Ikasleok bi taldetan banatu gintuzten. Lehenengo taldekoek

Urte berri, proiektu berri FP Andra Marin

2024-02-05
TESTUA ETA ARGAZKIA: FP Andra Mari Askotan egiten dira hainbat proiektu Lanbide Heziketako ikastetxeetan baina bereziki proiektu hau, bakarra da Euskalherrian eta estatuan ere. Ikasturtearen hasieran EIE (“Empresa e iniciativa emprendedora” gazteleraz) moduluan eta tailerreko modulu batzuetan, ikasle eta irakasle batzuen artean proiektu batzuk adostu genituen, haien artean “Funtzio anitzeko gela mugikorra” delako hauxe. Proiektu honetan autobus bat zaharberritu dugu barrutik, funtzio anitzeko gela bihurtuz. Ekonomia zirkularrari keinu bat eginez, material gehiena birziklatuta izan da. Egileak Mantenu Elektromekanikoko 2. mailako eta Telekomunikazioko 2. mailako ikasleak dira. Zertarako erabiliko da? Lehendabizi Eibarreko Ikasenpresa azokara eraman dugu, otsailaren 1ean egin den Euskadiko

Auto elektrikoen lasterketa Galdakaon

2023-11-20
TESTUA ETA ARGAZKIA: Andra Mari Lanbide Heziketa Atzo, azaroaren 19, auto elektrikoen lasterketa egin zen Galdakaon, Green Power Bridgestone-k antolatuta. Urtean zehar horrelako karrera gehiago egin dira, eta atzo Galdakaoren txanda izan zen. Bertan Kantabriako eta Bizkaiako partaidetza egon zen, tartean Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketako ikasleek sortutako eta gidatutako autoa, Galdakaoko udalaren babesarekin. Guztira 10 autok hartu zuten parte F24 eta F24+ mailetan banatuta. Andra Mari LH-ko autoak hirugarren postua lortu zuen eta horretaz gain “Espiritu Green Power” saria irabazi zuen. Baita, larunbatean Etxebarrin auto elektrikoen beste karrera bat egin zen, bertako Zientziaren Astearen programazioaren barruan, partaide berdinekin, baina