Kabitik 

Gandasegiko kirolarien tropelak Iturrondo plaza bete zuen inauterietan

2023-02-25
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Gandasegi Kirola izan da aurten Gandasegi eskolakoek inauterietarako aukeratu duten gaia, eta ospatzera kalera irten ziren. Parte-hartzailez eta ikuslez lepo bete zuten Iturrondo plaza! Gandasegiko kirolarien tropela kalera atera zen inauteriak ospatzeko. Kirola da aurtengo jaia ospatzeko aukeratutako gaia. Inauteriak oso festa dibertigarriak dira. Adituen ustez, «festen festa» da inauteri jaia. Alaia, koloretsua, umorez beterikoa. Zaharrek, gazteek, umeek mozorratuta kaleak eta plazak hartzen dituzte. Eguneroko beharrak alde batera utzita, lau egunetan, jaiaren itsasoaren itsasoan murgiltzen gara. Umorea, musika eta dantzaren uholde zoroa herri guztietako bazterretara barreiatzen da. Inauterietan, gure irudimenaz, errealitateari buelta ematen diogu. Egun batez gure

Gurutze Gorriarekin “Maitemindu” kanpainan parte hartu dugu

2023-02-22
TESTUA ETA ARGAZKIA: Ostalaritza Galdakao San Balentin edo Maiteminduen egun gisa ezagutzen den otsailaren 14a dela eta Bizkaiko Gurutze Gorriak ospatzen duen “Maitemindu-Enamórate” kanpainan elkar lanean ekin diogu. Otsailaren 14an, giza erakundeko boluntarioak, Bizkaiko 3 eskola horiek emandako 800 gozoki 3 euroko prezio sinbolikoan saltzen egongo dira Bilboko Berastegi eta Ertzilla kaleetan. Ekimen horretan bildutako dirua, Bizkaiko Gurutze Gorriak probintzian adinekoekin aurrera daramatzan proiektuetara egongo da zuzenduta. Horrela, Galdakaoko Ostalaritza Eskolak, modu artisauan egindako askotariko gozokiz osatutako 300 unitate eginez parte hartu du. Bizkaiko Gurutze Gorriaren helburua, jardunaldi hori ez dadila soilik bikoteko maitasunean zentratu da, gure gurasoen, anai-arreben, edo lagunen

Ihauteriak Bengoetxen

2023-02-22
TESTUA ETA ARGAZKIA: Bengoetxe BHI Otsailaren 17an 11:15etatik aurrera ihauteriak ospatu genituen Bengoetxe BHI institutuan. Hainbat ekintzak osatu zuten eguneko egitaraua eta ikasle, irakasle zein bisitan etorritako adinekoek gozatu ederra hartu genuen. Jolastorduan txokolatearekin hasi ziren ospakizunak. Inguruko bi zahar egoitzatako kideak ihauteriak disfrutatzeko asmoz hurbildu ziren gure ikastetxera. Batxilergoko ikasleek egin zieten arreta eta liburutegian bingora jolastu zuten elkarrekin. Ondoren, behin kirol kantxara hurbilduta, mozorro desfilea eta ikasleek antolatutako dantzak egin ziren. Amaitzeko, DJ Hugo ikasle ohiak giroa alaitu zuen. Behin dena amaituta, ingurua txukun utzi ondoren 4 egunetako oporraldiaren hasiera dela eta poz-pozik joan ginen guztiok etxera.

situs togel

situs toto