Kabitik 

Bengoetxeko ikasleak ostalaritza eskolan

2024-04-18
TESTUA ETA ARGAZKIA: Belen Cosgaya eta Alazne Pérez de Heredia, Bengoetxe BHIko ikasleak. Orain dela hilabete batzuk, ostalaritza eskolako ikasle batzuk Bengoetxe institutora etorri ziren galdera batzuk egitera. Emaitza horiek erronka bat egiteko erabili zituzten, “Tupper osasungarria” izenekoa. Otsailaren 20an, 3.DBHko Bengoetxeko ikasleak ostalaritza eskolara joan ginen, instalazioak ikustera eta prestatu ziguten janaria dastatzera, hori baitzen beraien erronka. Ostalaritza eskola, Bengoetxen dago kokatuta, gure institututik 5 minutura. Iritsi ginenean, instalazio guztiak ikusi genituen eta haien azalpenak entzun genituen. Dena ikusi eta gero, ikasten duten geletara eraman gintuzten eta prestatu zituzten platerrak eskaini zizkiguten. Ikasleok bi taldetan banatu gintuzten. Lehenengo taldekoek

Urte berri, proiektu berri FP Andra Marin

2024-02-05
TESTUA ETA ARGAZKIA: FP Andra Mari Askotan egiten dira hainbat proiektu Lanbide Heziketako ikastetxeetan baina bereziki proiektu hau, bakarra da Euskalherrian eta estatuan ere. Ikasturtearen hasieran EIE (“Empresa e iniciativa emprendedora” gazteleraz) moduluan eta tailerreko modulu batzuetan, ikasle eta irakasle batzuen artean proiektu batzuk adostu genituen, haien artean “Funtzio anitzeko gela mugikorra” delako hauxe. Proiektu honetan autobus bat zaharberritu dugu barrutik, funtzio anitzeko gela bihurtuz. Ekonomia zirkularrari keinu bat eginez, material gehiena birziklatuta izan da. Egileak Mantenu Elektromekanikoko 2. mailako eta Telekomunikazioko 2. mailako ikasleak dira. Zertarako erabiliko da? Lehendabizi Eibarreko Ikasenpresa azokara eraman dugu, otsailaren 1ean egin den Euskadiko

Auto elektrikoen lasterketa Galdakaon

2023-11-20
TESTUA ETA ARGAZKIA: Andra Mari Lanbide Heziketa Atzo, azaroaren 19, auto elektrikoen lasterketa egin zen Galdakaon, Green Power Bridgestone-k antolatuta. Urtean zehar horrelako karrera gehiago egin dira, eta atzo Galdakaoren txanda izan zen. Bertan Kantabriako eta Bizkaiako partaidetza egon zen, tartean Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketako ikasleek sortutako eta gidatutako autoa, Galdakaoko udalaren babesarekin. Guztira 10 autok hartu zuten parte F24 eta F24+ mailetan banatuta. Andra Mari LH-ko autoak hirugarren postua lortu zuen eta horretaz gain “Espiritu Green Power” saria irabazi zuen. Baita, larunbatean Etxebarrin auto elektrikoen beste karrera bat egin zen, bertako Zientziaren Astearen programazioaren barruan, partaide berdinekin, baina

Bengoetxeko ikasleei iritsi zaie uretako ekintzak egiteko garaia

2023-06-12
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Bengoetxe BHI Eguraldi onarekin batera iritsi da uretako ekintzez gozatzeko garaia. Maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran Bengoetxeko ikasleek Gorputz Hezkuntza arlotik antolatutako irteenaldietan parte hartzeko aukera izan zuten. DBH2ko ikasleak Urdaibain kanoan ibiltzera joan ziren eta DBH3koak Sopelan surf egitera. Trenez hurbildu ziren ikasleak Mundaka aldera. Bertan, arropa aldatu, beharrezko materiala prestatu, kanoan ibiltzeko teknikaren inguruko ohar orokor batzuk jaso eta uretara atera ziren. Egindako ibilbidean hainbat txoko uretatik ikusteko aukera izan zuten: Laidako hondartza ingurua, Sukarrietako San Antonio hondartza, Muruetako ontziola, Urdaibaiko fauna eta flora… San Antonio hondartzan atseden hartu eta bainu bat hartzeko tartea izan

FP Andra Mariko ikasleak Bruselasen egon dira

2023-06-08
TESTUA ETA ARGAZKIAK: FP Andra Mari Aurreko astean, FP Andra Mari-ko 11 ikasle eta 3 irakasle Bruselas-era joan ziren. Bertan 4 egun egon ziren, eta besteak beste Europar Parlamentua eta Mechelen Ikastetxe Teknikoa bisitatu zuten. Europako Funtsen laguntzaz egin dute bidaia eta hurrengo urtean esperientzia errepikatzeko asmoarekin bueltatu dira, egindako kontaktuak baliatuz. Bidai honen helburuetako bat izan da auto elektrikoari lotutako Greenpower proiektua sakontzea Mechelen Ikastetxe Teknikoaren laguntzaz. Bertan, ikastetxeko instalazioak ikusi zituzten eta hainbat ideia ekarri dute FP Andra Mari-ko auto elektrikoan moldaketak egiteko.

Galdakaoko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleak, sarituak aurtengo Euskoskills lehiaketan

2023-05-16
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Andra Mari LH eta Ostalaritza LH Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bi urterik behin antolatzen du Euskoskills lehiaketa, Lanbide Heziketako zikloetan matrikulatutako ikasleentzat. Aurtengo edizioa Irungo Ficoba erakustazokan egin da. Ikasleek ikasten ari diren zikloarekin lotutako lehiaketetan hartzen dute parte, eta frogatu behar dute ikasten ari diren heziketa-zikloaren berezko trebetasunak eta gaitasunak menperatzen dituztela. Horretarako, zenbait proba bete behar dute bi egunetan. Horretaz gain, ikasleek proba amaitzeko baliatu behar dituzten zeharkako beste gaitasun batzuk ere baloratzen dira. Aurtengo Euskoskills edizioan, Galdakaoko Andra Mari LH eta Ostalaritza LH-ko ikasleek hartu dute parte, eta saridun atera dira. Andra Mari

Andra Mari LH-ren auto elektrikoa Torrelavegan

2023-05-10
TESTUA ETA ARGAZKIA: Andra Mari LH Pasa den igandean, martxoaren 7, auto elektrikoen Urban Race 2023 lasterketa jokatu zen Torrelavegan, eta bertan hartu zuen parte F24+ mailan Andra Mari Team izeneko taldea, Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketa ikastetxea ordezkatuz. 13 eta 24 urte bitarteko DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek hartu zuten parte maila desberdinetan, Torrelavegako hirigunea zeharkatzen zuen zirkuito batean. Andra Mari Team-ek hirugarren postua lortu zuen, podiumera igotzea lortuz. Bestalde, autoaren diseinuagatik, Torrelavegako Mini kontzesionarioak emandako bigarren saria ere jaso zuten. Guzti honekin eta pasatutako egunagatik, oso pozik bueltatu ziren etxera Andra Mari LHko ikasleak, auto elektrikoen hurrengo

Bengoetxeko ikasleak Madariaga dorretxera bisitan

2023-04-24
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Bengoetxe BHI Apirilaren 18an DBHko bigarren mailako ikasleek Busturian kokatuta dagoen Madariaga dorretxea bisitatu zuten. Irtenaldia Agenda30 proiektuaren barruan kokatuta dago eta bi zati nagusi izan zituen. Alde batetik, ikasleek Urdaibaiko paduran zehar paseo bat emateko aukera izan zuten, bertako landaredia eta fauna ezagutuz. Espezie inbaditzaileen berri eta hauek ekosisteman sortzen duten kalteen berri ere eman zitzaien. Urdaibaiko begiratokian geldialditxo bat egin zuten eta prismatikoekin arrano arrantzalea ikusteko saiakera egin. Bestalde, dorretxean biodibertsitatearen inguruko hainbat kontzeptu era praktikoan ezagutzeko aukera izan zuten. Gizakiak ingurunean dugun eraginaz gogoeta egin eta biodibertsitateak gizakioi ematen dizkigun onurak eta espezien desagertzearekin

Ekintzaz beteriko egunak izan dituzte Bengoetxe ikastetxeko ikasle eta irakasleek

2023-03-15
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Bengoetxe BHI Joan den astean hainbat ekintza osagarri izan genituen Bengoetxe institutuan. Emakume langilearen nazioarteko eguna dela eta, aste osoan zehar hainbat ekintza egin genituen ikastetxean. Programazioarekin hasteko, egun horretarako egindako irudi eta bideoa zabaldu ziren ikastetxeko web gunearen bidez. Martxoaren 7an Eider Eibar ilustratzailea bisitan etorri zitzaien DBH1eko ikasleei. “Emakumea, ilustratzailea eta euskalduna” tailerrean euskal emakume ilustratzailea izateak suposatzen duenaren inguruan aritu ziren. Jarduerak oso balorazio positiboa izan zuen. Martxoaren 8an musikarekin alaitu genituen ikastetxeko sarrera-irteera uneak eta pasilloetako tabloiak ere apainduta egon ziren. Irakasleon fitxategietan ere izan genuen sorpresa! Gainera, ikastetxeko ikasleek Quizzizz baten bidez

situs togel

situs toto