Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek mobilizazioak hasi dituzte

2021-02-16
OsakidetzaBINKE / 2021eko otsaila Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek mobilizazioak hasi dituzte TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Euskadiko Transfusio eta Giza Ehunen Zentroa Labeako ospitalean dago, eta bertako langileak Osakidetzako gainontzeko kideek dituzten lan-baldintzak eskatzen hasi dira gaur, asteartea, ospitalean bertan egin duten elkarretaratzearekin. EAE osoko odol- eta ehun-horniketaz arduratzen da Usansoloko ospitalean kokatuta dagoen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa, eta erkidego osoko ama-esnearen bankua ere bada. Aldiz, «egiten dugun lana Osakidetzaren sare osoarentzako behar-beharrezkoa bada ere, gure lan-baldintzak ez dira gainontzeko langileen parekoak», salatu dute SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta UTESE sindikatuek gaur egin

Telegram aplikazioan kanal publikoa sortu du Binkek

2021-02-12
Komunikazio sareakBINKE / 2021eko otsaila Telegram aplikazioan kanal publikoa sortu du Binkek Informazioaren eta abiaduraren garaian bizi garen honetan, Binkek Telegrameko kanala sortu berri du, gura dutenen eskura egon daiten. Kanal horretatik jasoko ditu, bertara batzen denak, Galdakaoko eta Usansoloko edukiak. Informazioa zabaltzeko beste bide bati ekin dio Binke aldizkariak. Orain arte Facebook, Twitter, YouTube eta Instagrametik aritzen bazen ere Galdakaoren eta Usansoloren inguruko kontuak batzen, hemendik aurrera Telegram aplikazioaren bitartez ere gerturatuko da herrikidearengana. Binkek presentzia duen sare sozialetan gure herrietako albisteak, elkarrizketak, iritziak, bideoak, erreportajeak eta bestelako edukiak argitaratzen dira, baina denetara joan behar duzu informazioaren bila sare

Victor Legorburu alkate galdakoztarra hil zutenetik 45 urte pasa dira

2021-02-10
TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: El Correo Español eta ABC (1976) Franco diktadore espainiarraren garaian Galdakaoko alkate zen Victor Legorburu ETAk erail zuenetik 45 urte pasa berri dira otsailaren 9an. Victor Legorburu Ibarreche (Galdakao, 1912-1976) alkatea orain 45 urte hil zuen ETAk, 08:00 aldera bere etxetik irten berri zela, Reyes Católicos kalean —gaurko Lapurdin—. Francisco Franco diktadore espainiarrak «jarritako» alkatea izan zen Legorburu, eta 63 urte zituen tiroz erail zutenean. Ezkonduta zegoen eta 20 eta 22 urteko bi seme utzi zituen alargun. Legorburu 1966tik zen Galdakaoko alkate, eta kargua uzteko hausnartzen omen zebilen —garaiko prentsaren arabera— Caja de Ahorros Municipal de

Galdakaoko eta Usansoloko ostalaritzak ateak ireki ahalko ditu, gune gorrian egonda ere

2021-02-09
Koronabirusaren krisiaBINKE / 2021eko otsaila Galdakaoko eta Usansoloko ostalaritzak ateak ireki ahalko ditu, gune gorrian egonda ere TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak onartu egin du, behin-behinean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ostalaritzak ateak ireki ahal izatea gaurtik aurrera —otsailak 9—, gune gorrian dauden udalerrietan ere. Gaur, martitzena, arrazoia eman die Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien elkarteei. Otsailaren 4an, hiru lurraldeetako ostalaritzaren elkarteek Eusko Jaurlaritzak hartutako neurria bertan behera uzteko eskatu zioten Auzitegi Nagusiari, eta epaitzak arrazoia eman die taberna eta jatetxeei. Horrela ba, Covid-19 gaitzak eraginda 100.000 biztanleko 500eko inzidentzia-tasa

Coca-Colak Galdakaoko fabrikari eragingo dion 360 langileren berregituratzea iragarri du

2021-02-09
EkonomiaBINKE / 2021eko otsaila Coca-Colak Galdakaoko fabrikari eragingo dion 360 langileren berregituratzea iragarri du TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: The Coca-Cola Company Coca-Cola European Partners konpainiak espainiar estatuan 360 kaleratze egingo dituela iragarri zuen, eta sindikatuek Galdakaoko langileei ere eragingo diela baieztatu dute. Urtarrilaren 29an iragarri zuen Coca-Cola European Partners (CCEP) konpainiak 1.500 pertsona kaleratuko dituela datozen hilabeteetan Europan. Horietatik 360 kaleratze espainiar estatuan aurreikusten ditu, eta plan horrek Galdakaoko Norbegari eragingo diola adierazi dute ELA eta USO sindikatuek. Euskal sindikatuarekin batu da Binke, eta Norbegako langileek hedabide honi onartu egin diote «gauza handirik ez jakitea» oraindik, «baina enpresak ziurtatu egin

Martxan da «Gurean» herriko merkatarien plataforma digital berria

2021-02-05
Tokiko merkataritza onlineBINKE / 2021eko otsaila Martxan da «Gurean» herriko merkatarien plataforma digital berria TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakaoko denda, ostalari eta zerbitzu guztiak bateratu nahi dituen plataforma berria publiko da dagoeneko, Udalak eta Dendari Elkarteak sustatuta. Bertan batu gura dituzte Galdakaoko eta Usansoloko 500 negozio txiki. Horrela aurkeztu du bere burua Gurean plataforma berriak: «Birtuala baina bertokoa. Sarean dabilena baina gurea saretzen duena. Herrian dugun eskaintza modu erraz eta argian biltzen duena, bezeroak gure dendari eta ostalariengana hatzamar kolpe soil batez hurbiltzen duen plataforma». Azaroaren 25an eman zuten proiektuaren berri Galdakaoko Udalak eta Dendari Elkarteak, eta dagoeneko

Ertzainek «Jaurlaritzak eta EH Bilduren udalak Galdakaoko ertzain-etxea hiltzen uztea» salatu dute

2021-02-05
ErtzaintzaBINKE / 2021eko otsaila Ertzainek «Jaurlaritzak eta EH Bilduren udalak Galdakaoko ertzain-etxea hiltzen uztea» salatu dute TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Ertzaintzaren gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du gaur, ostirala, Galdakaoko udaletxearen aurrean, «Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduren udalak herriko ertzain-etxea hiltzen uztea adostu izana» salatzeko. Basauriko egoitzak hartuko omen du laster Ertzaintzaren burutza. Datozen egunetan Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak «kudeaketa partekatua» kontzeptuaren berri emango duela iragarri du Ertzaintzaren gehiengo sindikalak, Segurtasun Sailak oraindik horren berririk eman ez badu ere. Ideia berri honekin, poliziaren ErNE, ESAN, ELA eta EUSPEL sindikatuek diotenaren arabera, «Ertzaintzaren burutza inguruko polizia-etxe nagusian ezarriko da —hau

Galdakaok Emakumeen Etxea eraikitzeko prozesua hasiko du

2021-02-04
FeminismoaBINKE / 2021eko otsaila Galdakaok Emakumeen Etxea eraikitzeko prozesua hasiko du TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Udala Galdakaoko Udalak eta herriko hainbat eragile feministak gaur aurkeztu dute Emakumeen Etxea, «mota, jatorri eta izaera guztietako emakumeentzat hurbileko eta konfiantzazko gunea» izango den eraikin berria. Udal legegintzaldi honen aurreko hauteskundeetan Galdakaoko EAJ-k Andraenea izenez bataiatu zuen eraikina Agirre Lehendakariaren plazan sortzea proposatu zuen, alkatetza eskuratuko balu, emakumeen etxea izateko helburuz. Asmo hori bere horretan geratu zen EH Bilduk, Auzoak-ek, Podemosek eta Usansolo Herriak koalizioa osatu eta Udal Gobernua eratu zutenean. Ordea, Udal Gobernu berriak —egungoak, alegia— 2020ko urtarrilaren 23an aurkeztu zuen Gobernu

Andra Mari dantza taldea AEBetako erreportaje batean agertu da

2021-01-30
Euskal kultura AEBetanBINKE / 2021eko urtarrila Andra Mari dantza taldea AEBetako erreportaje batean agertu da, Boiseko Jaialdiaren harira TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Meadows Museum AEBetako Dallas hiriko Meadows arte-museoak gai askotariko bideo-erreportajeak ekoizten ditu astero, eta kulturari buruzko Culture Corner espazioan hiru saio eskaini dizkio Euskal Herriari. Hirugarren bideoa Idaho estatuko Boisen bost urterik behin antolatzen den Jaialdiari buruzkoa izan da. Bertan ateratako irudiak erabili ditu erakundeak erreportajerako, tartean, Galdakaoko Andra Mari dantza taldearenak. Iaz zen ospatzekoa bost urterik behin AEBetako Boise (Idaho) hirian antolatzen den Jaialdia, euskal diaspora protagonista duena eta euskal kulturaren espresio anitzez betetzen den festibal ezaguna.

Ikastoletan «euskaldunon historia erakutsi barik jarraitzen dutela» salatu du Aitzol Altunak

2021-01-27
AdierazpenakBINKE / 2021eko urtarrila Ikastoletan «euskaldunon historia erakutsi barik jarraitzen dutela» salatu du Aitzol Altunak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Gureberriak.com Aitzol Altuna galdakoztarrak polemika piztu duten adierazpenak egin ditu Gure berriak hedabidean, berak ikasitako ikastoletan «euskaldunon historia erakutsi barik jarraitzen dutela» kameraren aurrean esan ostean. Gure berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bezala jaio zen, eta «herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea» dela aitortzen du bere webgunean, azken esaldi horri ondoko hau gehituz: «Egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia gara». Helburu horrekin, hainbat argitalpen egiten ditu hedabide honek astero. Azken argitalpena, gaur —urtarrilak

Ibilaldia 2025ean ospatuko da bigarrenez Galdakaon

2021-01-26
Ikastolen jaiaBINKE / 2021eko urtarrila Ibilaldia 2025ean ospatuko da bigarrenez Galdakaon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Argia Garcia, 2009ko Ibilaldian ateratakoa Galdakaon lehenengoz Ibilaldia jaia 2009an antolatu zuen Eguzkibegi Ikastolak. Bigarrena 2025ean antolatuko duela jakinarazi du gaur, asteartea, Ikastolen Elkarteak. Ikastolen Elkarteak 2023tik 2028ra arteko Ibilaldia jaien antolakuntzak esleitu zituen atzo, astelehena, Bizkaiko Lurralde Batzarrak egindako bileran. Eta gaur jakinarazi du ohar bidez, «bizi dugun osasun larrialdi egoerak ikastolen itxaropenak zapuztu ez dituela» nabarmenduz. Pandemiaren aurreko egoerara aurten «nekez» helduko direla ohartarazi du erakundeak, «baina egoerara moldaturiko jaiak prestatzen dihardugu, eta etorkizunekoak pentsatzen ere bai». Hori horrela, Ikastolen Elkarteak hurrengo sei

Bihar, martitzena, itxi beharko dute Galdakaoko eta Usansoloko tabernek berriro

2021-01-25
Koronabirusaren krisiaBINKE / 2021eko urtarrila Bihar, martitzena, itxi beharko dute Galdakaoko eta Usansoloko tabernek berriro TESTUA ETA ARGAZKIA: Erredakzioa Gune gorrian sartu da Galdakao udalerria berriro, mila biztanleko izidentzia-tasa metatua 562,85era iritsita. Hori horrela, ostalaritzak ateak itxi beharko ditu eta eskola kirola zein taldeko kirola eten egin beharko da egoerak onera egin arte. Bigarrenez sartu dira Galdakao eta Usansolo —udalerria bere osotasunean hartzen du kontutan inzidentzien zerrendak— Covid-19aren kasuen gune gorrian. Horregatik, datorren martitzenetik aurrera —urtarrilak 26— itxi beharko ditu ateak gure herrietako ostalaritzak; eta eskola kirola zein taldeko kirola ezin izango da praktikatu. Bost mila biztanletik gorako udalerrien artean