Abendura bitarte 53 ikuskizun antolatu ditu Galdakaoko Udalak

2020-09-02
Covid garaiko lehen kultur eskaintzaBINKE / 2020ko iraila Abendura bitarte 53 ikuskizun antolatu ditu Galdakaoko Udalak Hauxe da Galdakaoko Udalak 2020ko irailetik abendura bitarte antolatu dituen 53 ikuskizunak. Horietariko 36 irailean izango dira, bertan behera geratu behar izan diren Santakurtzen ordezko. Egutegi honi hainbat elkartek antolatuko dituzten jaialdi eta ekitaldi gehiago gehitu beharko zaizkio, baina gaur gaurkoz hauxe da Udalak konfirmatu dituenak: Egutegia Irailak 5-6 — Torrezabal Kultur Etxea — 16:00/18:30 — Antzezalana: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Bizi dantza Irailak 8 — Kurtzea frontoia — 19:00-21:00 — Afizionatuen esku pilota partidak Irailak 8 — Torrezabal Kultur Etxea — 20:00 -—

Galdakaoko Ostalaritza Eskolak Euskadi Saria jasoko du urrian

2020-07-20
Luis Irizar sariaBINKE / 2020ko uztaila Galdakaoko Ostalaritza Eskolak Euskadi Saria jasoko du urrian TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Galdakaoko Ostalaritza Eskola Galdakaoko Ostalaritza Lanbide Heziketako ikastetxeak Euskadi Saria eskuratu zuen joan den hilabetean, Euskal Gastronomia Akademiaren Luis Irizar saria hain justu, eta saria bera datorren urriaren 26an jasoko badu ere, Binkek horren berri jaso du ikastetxearen bitartez. Galdakaoko Ostalaritzako Eskolak 2019ko Euskadi Gastronomia Sarien eta Euskal Gastronomia Akademiaren Berezko Sarien artean, hauetako bat irabazi zuen joan den ekainean. Irakaskuntzaren alorrari eskaintzen zaion Luis Irizar saria izan da Ostalaritza Eskolak jaso duena, eta 2020ko urriaren 26an ospatuko da sari hauek jasotzeko

Santakurtzetan barraketako megafonia jarriko dute | AGINKE!

2020-07-18
Galdakaoko Santakurtzen hutsunea herritarrek nabaritu ez dezaten, Udalak Mugaburu kalean bozgorailuak jarriko ditu eta arratsaldeko 19:00etatik 23:00etara, egunero eta bolumen handian, Bingoaren soinua jarriko da, baita autotxokeetan musika itxurako kanta hezigarriak ere. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Binkeko batzordekideek uda Arantzazun pasako dute | AGINKE!

2020-07-18
Ikusita uda honetan oso urrun joan ezin izango direla, Binkeko batzordekideek Arantzazun pasako dute uda, Pello Zabala eta gainontzeko frantziskotarrekin. Ia horrela, datorren udarako eguraldia bermatu eta fundamentuzko eduki gehiago argitaratzeko inspirazioa lortzen duten bertan. Badute beharra! AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Usargoitin teleferikoa jarriko dute auzokideek, botearekin | AGINKE!

2020-07-18
Azken aldian protagonismo askotxo hartu dute Aperribaiko igogailuek. Inbidiaz-edo, eta udaletxean dirulaguntzak eskatzeko beharrik ez dutenez, Usargoitiko bizilagunek botea jarriko dute anbulategitik euren auzora igo eta jaitsiko den teleferiko bat martxan jarri ahal izateko. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Galdakaoko entitate askok Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute

2020-07-14
EuskaraldiaBINKE / 2020ko uztaila Galdakaoko entitate askok Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Euskaraldiak herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitu gura du. Aurtengo edizioari, ordea, kolektiboan aritzeko helburua gehitu zaio —Ariguneetan— eta dagoeneko Galdakaoko elkarte askok eman dute euren izena, argazki honetako ordezkariak tarteko. Galdakaoko herri batzordea duela pare bat hilabete antolatu zen berriro, eta geroztik, herriko Udal ordezkariak, eragileak, boluntarioak…. elkarlanean aritu dira Euskaraldia martxan jartzeko. Bigarren edizio honen bitartez, entitateen parte hartzea sustatuko da; hau da, momentura arte norbanakoaren jarreran soilik oinarritu izan den ekimenak, aurten, kolektiboari ere emango dio

Txus Martini hirugarren gradua emango diote laster

2020-07-14
Giza EskubideakBINKE / 2020ko uztaila Txus Martini hirugarren gradua emango diote laster TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria Txus Martin larriki gaixo dagoen presoari hirugarren gradua eman diotela zabaldu bada ere, ahoz baino ez dute jaso abokatu eta senideek horren berri. Hala ere, datozen egunetan ofizialki jakitea espero dute. Estatu frantsesean 2002ko urtarrilean izan zen atxilotua, eta bertan zortzi urte igaro eta gero estraditatu zuten Espainiara Txus Martin preso galdakoztarra.  2019ko azaroan bere kondenaren hiru laurdenak bete bazituen ere, egun Zaballako (Araba) espetxean dago bigarren gradua betetzen. Bost urteko isolamendua pairatu ostean izan zituen gaixotasun kronikoaren lehen zantzuak, bai fisiko

«Nonfron» edo «putikrioa» berriro martxan jarriko da | AGINKE!

2020-06-17
«Nonfron» edo «putikrioa» berriro martxan jarriko da Facebookeko Kontuke taldean sortutako mugimendu bati esker eta gazteak txamietatik aterako dituen esperantzaz, 90. hamarkadan nerabeen artean hain ezagun egin zen alkoholik gabeko diskoteka —haiseran «putikrio» eta ostean «nonfron» izenez ezaguna— berriz ere martxan jarriko da. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Aukeren Azoka berezia martxan jarriko du Udalak | AGINKE!

2020-06-17
Aukeren Azoka berezia martxan jarriko du Udalak Aurten Aukeren Azoka egingo da, eta bertan konfinamendu garaian soberan gelditutako arrabolak, txakurrak eta bizkotxoen moldeak deskontu paregabearekin eskainiko dira. Horretaz gain, Udalak «Pazientzi bonoak» ere jarriko ditu eskuragai, horren faltan geratu diren gurasoentzat. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Gizarte lanak egin beharko ditu Ikus Toki tabernak | AGINKE!

2020-06-17
Gizarte lanak egin beharko ditu Ikus Toki tabernak Konfinamendu garaian taberna irekita izateagatik Ikus Tokik jaso zuen zigorraren ostean, ez du isunik ordaindu beharko, eta horren ordez ikasturte berrian matematika edo biologia bezalako irakasgaietan errefortzua behar duten ikasleak hartuko ditu, Ikus Toki izatetik Ikas Toki izatera pasata. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Jon Barrenetxeak utzi gaitu, Pencak Silataren aitzindariak

2020-06-11
Goian bego, Jon BarrenetxeaBINKE / 2020ko ekaina Jon Barrenetxeak utzi gaitu, Pencak Silataren aitzindariak TESTUA: Beñat Armentia.ARGAZKIAK: Barrenetxea-Gete familiaren artxiboa. Jon Barrenetxea zendu da, Pencak Silat-aren aitzindari izan zena Galdakaon, Euskal Herrian zein Espainiako Estatuan ere. Bere ibilbidea laburtu du Binkek senideekin batera, Silat-ari egindako ekarpenak, Galdakaon zein periferian egindako hedapena, eta beste hainbat bitxikeria batuz. Gaztetatik arte martzialekin zuen lotura handia bazen ere, Madrilen ikasten ari zen bitartean izan zuen lehen harremana silat-arekin maiatzaren amaieran zendu zen Jon Barrenetxea galdakoztarrak. Hala ere, Madrildik itzuli eta Galdakaoko Iraragorri gimnasioan karateko irakasle zela, orduan Parisen bizi zen Indonesiako Hanafi irakaslearekin kontaktuan

Santakurtzak ere Binke Artistikoan ospatu beharko dira | AGINKE!

2020-05-21
Santakurtzak ere Binke Artistikoan ospatu beharko dira Udako jai asko bertan behera gelditu direla danok dakigu, Usansoloko maiatzekoak barne, baina azken orduko albistea da agian Santakurtzak ere bertan behera geldituko direna. Horregatik, Udalak Binkeri proposatu dio iraileko jaiak herriko artistekin oinarritu eta Koarentena Artistikoaren bitartez egitea. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!