Gaur ireki da Erlojupekoa filmaren castingetan izena emateko epea

2021-07-30
Ikus-entzunezkoaBINKE / 2021eko uztaila Gaur ireki da Erlojupekoa filmaren castingetan izena emateko epea TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakoztarrak protagonista izango dituen Erlojupekoa film laburrean parte hartzeko izen-ematea gaur ireki da. Casting bi egingo dira: aktore eta figuranteak aurkitzeko lehena, eta filmaren grabaketan laguntzaileak bilatzekoa bigarrena. Galdakaoko Udalak Udalbiltzarekin parte hartzen duen lehen egitasmoan —horren berri eman zuen Binkek albiste honetan—, Erlojupekoa film laburra herritarrekin osatu gura dute Bira ekoizpen etxekoek —argazkian, Leire Egaña zuzendaria eta Eñaut Tolosa gidoilaria—. Horrela, gidoia hainbat herritarrekin osatu zuten eta orain ikus-entzunezko honetan parte hartuko duten aktore eta figuranteen bila hasiko dira ekoizleak.

Bizkaiko alderdi guztien ahozko babesa jaso du Usansoloren segregazioak

2021-07-30
PolitikaBINKE / 2021eko uztaila Bizkaiko alderdi guztien ahozko babesa jaso du Usansoloren segregazioak TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Usansoloren segregazio prozesuak Bizkaiko Batzar Nagusietarako jauzia egin berritan, UH-ko hiru kide erakunde honetako Herritarren Batzordean izan dira gaur, «prozesuaren barri emon eta euren babesa jasotzeko». «Oso pozik» irten dira bileratik, alderdi guztien babesa jaso baitute. Galdakaoko Udalean Usansoloren segregazio prozesuaren memoria eta baldintzak adosteko osatu zen Batzorde Mistoak bere lana bete zuen uztailaren 15ean, eta argi berdea eman zion Udaletik Bizkaiko Batzar Nagusietarako pausoa emateari. Bizkaiko Batzar Nagusiek erabaki beharko dute orain, Batzorde Mistoak egindako memoria txosten hori eskutan, Usansoloren

Torrezabalen 3,7 saio gehiago programatzen da hilero, bataz beste

2021-07-16
KulturaBINKE / 2021eko uztaila Torrezabalen 3,7 saio gehiago programatzen da hilero, bataz beste TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Uztaileko kultur eskaintza aurkeztu dute gaur Torrezabal Kultur Etxean Olaia Parra Kultura zinegotziak eta Katrin Schlegel Udaleko kultur-programatzaileak. Baina horren aurretik, orain arteko eskaintzaren balorazioa egin gura izan dute. Orain arteko Udalaren kultur eskaintzaren bataz bestekoa 2,5 saiokoa izan bada hilero, Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian, gaur egun —bataz beste— 6,2 saiokoa dela adierazi du Olaia Parra Kultura zinegotziak, Katrin Schlegel Udaleko kultur-programatzailearekin eskaini duen prentsaurrekoan. Parrak eta Schlegelek Torrezabalen bertan eskaini duten prentsaurrekoa udako kultur eskaintzaren berri emateko izan bada

Hutsik dauden udal aparkalekuak 30€ko alokairuan jarriko dira herritarren eskura

2021-07-13
IbilgailuakBINKE / 2021eko uztaila Hutsik dauden udal aparkalekuak 30€ko alokairuan jarriko dira herritarren eskura TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Udala Hutsik dauden 289 aparkaleku publikoak hilero 30€tan alokatzeko aukera eskainiko du Galdakaoko Udalak, eta horietan izena emateko aukera gaur ireki da, uztailak 13, hilaren 30 bitarte. Galdakaoko Udalak lurrazpiko bost parking publiko ditu. Orain arte, 40 urteko kontzesioan eman izan zaio eskatu duen herritarrari aparkaleku bakoitza, trukean 14.000€ ordainduta. Udal Gobernuaren ustez, «aukera desegokia eta garestia da herritar askorentzat, urtetan hutsik dauden aparkaleku ugariek erakusten dutenez». Horrela ba, Udalak alokairu hori beste modu batean egitea erabaki du, uztailaren 9an Iñigo

Uztailaren 12an irekiko da 12 proiektu-multzoren artean bozkatzeko aukera

2021-07-08
Aurrekontu parte-hartzaileakBINKE / 2021eko ekaina Uztailaren 12an irekiko da 12 proiektu-multzoren artean bozkatzeko aukera TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Orain arteko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuetan jaso diren 618 proposamenak aztertu eta 25 aukeratu dira, 51 boluntariorekin batera 12 proiektu-multzotan banatzeko. Astelehenetik aurrera berriz, proposamen zehatzez osatutako 12 talde horien artean bozkatu beharko dute herritarrek. Hemen azaldu dugu zelan. Orain arteko aurrekontu parte-hartzaileetan dirua zertan inbertitu proposatzea bazen helburua, aurten, orain arteko prozesuetan jaso izan diren eta bideratu barik egon diren 618 proposamenak landu dira. Proposamen guzti horietatik 25 aukeratu ziren —bideragarritasuna eta lehentasuna kontuan hartuta—, eta 51 boluntarioz osatutako bi

Herri «jasangarriagoa» egingo duen Hirigintza Plana aldatuko da 28 urteren ostean

2021-06-30
Hiri Antolaketarako Plan OrokorraBINKE / 2021eko ekaina Herri «jasangarriagoa» egingo duen Hirigintza Plana aldatuko da 28 urteren ostean TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Orain arteko Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak Galdakaoko «lurraren okupazio urbanizagarria bikoiztea helburu» bazuen, 1993tik eguneratu ez den hiringintzako plan berriak «genero ikuspegia, hizkuntza eta jasangarritasuna» kontuan hartuko dituela iragarri dute gaur Iñigo Hernandok eta Asier Egiraunek. Hiri antolaketarako azken plan orokorra 1993. urtean onartu zuen Galdakaoko Udalak. Garai hartako plan horrek «populazioaren hazkundea zeukan oinarri» eta erabat «espansionista zan, ez zan bat ere jasangarria», esanez hasi du gaurko aurkezpena Iñigo Hernando Arriandiaga alkateak. Horregatik, «plan barri

Itziar Atienza galdakoztarra Jose Coronadorekin filmatzen ari da «Entrevías» telesailean

2021-06-29
Ikus-entzunezkoakBINKE / 2021eko ekaina Itziar Atienza galdakoztarra Jose Coronadorekin filmatzen ari da «Entrevías» telesailean TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aktoreen sareetatik hartuta Itziar Atienza aktore galdakoztarra José Coronadoren «Entrevías» telesail berrian lanean ari da, Amanda inspektore buruaren paperean. Egunotan ari dira Madrilen filmatzen, eta lehenego aldia da Atienzak Coronadorekin lan egiten duena. Lan berriaz hitz egin dugu berarekin. Aitor Gabilondo zinema zuzendari gipuzkoarrak —«Madres», «Besos al aire», «Vivir sin permiso» eta «Patria» gidatu ostean— bere lan berria filmatzeari ekin zion otsailean: «Entrevías» telesaila. David Bermejorekin elkarlanean gidatzen ari den lan hau Mediasetentzat ari dira ekoizten, eta José Coronado aktore espainiar

DYA-k 3.360€ jaso zituen Galdakao Txirrindulari Elkartearen eskutik

2021-06-28
EkartasunaBINKE / 2021eko ekaina DYA-k 3.360€ jaso zituen Galdakao Txirrindulari Elkartearen eskutik TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Zapatuan Galdakao Txirrindulari Elkarteak Donostia, Gasteiz eta Bilbo egun bakarrean eta bizikletaz lotu zituen erronkari eta egun berean Ardanza parkean antolatu zuten ginkana solidarioari esker 3.360€ eman zitzaizkion DYA-ri. Donostia, Gasteiz eta Bilbo egun bakarrean bizikletaz lotu zituzten Igor Anton txirrindulari profesional ohi galdakoztarrak eta beste 19 lagunek —galdakoztarrak gehienak, behean zerrenda—. Helburu solidarioa zuen erronkak: DYA-ren aldeko diru bilketa egitea. Hogei lagunak zapatuko goizaldeko bostetan irten ziren Galdakaoko Santi Brouard enparantzatik, 16 ordutan egin behar zuten 322 kilometroko ibilbideari ekiteko. Durangoko bidea hartu,

Galdakaoko Udalak «amaitutako proiektu propiorik ez izatea» salatu du EAJ-k

2021-06-25
PolitikaBINKE / 2021eko ekaina Galdakaoko Udalak «amaitutako proiektu propiorik ez izatea» salatu du EAJ-k TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakaoko Udal Gobernuaren bi urte hauetako balorazioa egin du gaur EAJ-k, eta «proiektu propiorik amaitu ez izana» salatu. Horrela ba, «etsigarritzat» jo dute gobernuaren kudeaketa, eta orain arte «isilik» egon badira ere, «pazientzia amaitzen» doala adierazi dute zinegotzi jeltzaleek. Bi urte pasa dira Udal Gobernu aldaketa gauzatu zenetik Galdakaoko Udalean, eta bi urte horien osteko lehenengo prentsaurrekoa eskaini du gaur Euzko Alderdi Jeltzaleak, Fernando Izagirre buru dela. EH Bilduk, Auzoak-ek, Podemosek eta Usansolo Herriak osatzen duten gobernuaren orain arteko kudeaketa

Herritarrek sufritutako eskubide urraketen testigantzak jaso gura ditu Galdakaok

2021-06-23
TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai «Memoria osoa berreskuratzeko», galdakoztarrek eta usansolotarrek 1936tik gaur arte sufritutako giza eskubideen urraketen testigantzak jaso gura dituzte Galdakaoko Udalak, bere osotasunean, eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Horretarako, Oroimen Bulego bat, helbide elektroniko bat eta telefono bat jarriko dira herritarren eskura. Galdakaoko Udalean ordezkatutako alderdi guztien adostasunarekin aurkeztu dute gaur, ekainak 23, datozen bi urteetarako Aranzadi Zientzia Elkarteari eskatutako beharra: 1936tik gaur arte, galdakoztarrek eta usansolotarrek pairatutako eskubide urraketen testigantzak jasotzea, «memoria osoa berreskuratu eta gure herrikideek sufritutako errealitate guztiei izen-abizenak jartzeko», azaldu du Iñigo Hernando Arriandiaga alkateak. «Gerra Zibiletik hona errealitate tragiko asko sufritu dabez

«Erlojupekoa» pelikula filmatuko da Galdakaon, eta gidoia herritarrekin osatu gura dute

2021-06-22
Udalbiltzaren egitasmoaBINKE / 2021eko ekaina «Erlojupekoa» pelikula filmatuko da Galdakaon, eta gidoia herritarrekin osatu gura dute TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Pelikula labur bat filmatuko da Galdakaon, Udalbiltzak sortzaile euskaldunentzako abian jarritako «Geuretik sortuak» proiektuari esker, eta gidoia herritarrekin elkarlanean egiteko boluntarioak behar dituzte bariku honetatik aurrera. Irailean aldiz, aktoreentzako casting-ak egingo dituzte. «Euskal arteak lengoaia asko izan ditzake, baina hizkuntza bakarra du, geurea: euskara. Eta azken urteotan, globalizarioarengatik eta espainiar eta frantziar estatuen ahalbide ugariengatik, atzerriko hizkuntzetan egindako kultura nagusitzen ari da gizartean, gure hizkuntzan egindako artearen kalterako» esan du gaur Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakariak Galdakaon Edurne Espilla

Inoizko Kaiolarik euskaldunena izango da aurtengoa

2021-06-17
MusikaBINKE / 2021eko ekaina Inoizko Kaiolarik euskaldunena izango da aurtengoa TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Iazko geldialdiaren ostean, bueltan da Kaiola festibala, musika esperimentala eta inprobisazioa oinarri dituen bi eguneko jaialdia. Aurtengo edizioa ekainaren 26 eta 27an izango da, eta «inoiz baino euskaldunagoa» izango dela iragarri dute prentsaurrean. Hementxe batu ditugu festibalaren inguruan jakin beharreko guztiak. Iaz bi saiakera egin ziren musika esperimentala oinarri duen Kaiola festibala egin ahal izateko, baina bietan erabaki zen jaialdia bertan behera uztea, osasun-egoerak behartuta. Horregatik, «pandemiak jarraitzen badau be eta areto asko itxita badagoz be, oso eskertuta egon behar dogu Udalak kultur jarduerak

situs togel

situs toto