KulturaBINKE / 2020ko urtarrila Torrezabalek 21 ikuskizun iragarri ditu maiatzera bitarte TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: artisten sareetatik hartuta Nogen, «Kutsidazu bidea Ixabel» musikala, Aurora Beltrán, Ruper Ordorika, «Porno vs Afrodita» antzezlan musikatua eta «Lurrun minez» edo «Etxerik txikiena» antzezlanen neurriko ikuskizunak iragarri ditu Galdakaoko Udalak Torrezabal Kultur Etxean. Beherago batu ditu Binkek denak zerrenda bakarrean. Kultura segurua dela eta askorako ematen duela erakusten ari da Galdakao, bereziki Torrezabal Kultur Etxean, non aforoa eta Covid-aren gainerako baldintzak aise bete daitezkeen. Gabonetako 19 ikuskizunen eta Sormene plaza berriaren ondotik iragarri ditu, urtea hasi berritan, beste 21 ikuskizun Galdakaoko Udalak Kultur Etxean. Antzerkia,