Antton Irustak ‘Ipuin antzeko alegia baliosak’ liburua aurkeztuko du Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Anttton Irustak bidalitakoa
Antton Irusta usansolotarrak ‘Ipuin antzeko alegia baliosak’ liburua argitaratu zuen otsailean, Enrique Morente ilustratzaile galdakoztarrarekin batera. Irailaren 27an Usansolon aurkeztuko du lana, Txapelena baserrian.
Antton Irusta idazle usansolotarrak 40 lan baino argitaratu ditu honezkero, liburu, ipuin eta itzulpenen artean. Argitaratu berri duen azken liburuak ‘Ipuin antzeko alegia baliosak’ du izena eta Enrique Morente ilustratzaile galdakoztarrarekin batera kaleratu du.
Aurreko hainbat lan bezala, Irustak autoeditatukoa da ere hau eta liburua «giza balio etikoetan oinarrituta» dago. Usansolotarrei eskaini die lana eta hain zuzen Usansolon aurkeztuko du irailaren 27an.
Saioa 19:30ean izango da Txapelena baserrian eta Irustak hitzorduan parte hartzera animatu ditu herritarrak: «Magikoa izango da!».