ARGAZKIAK | Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du
Ezbeharra
BINKE / 2022ko urtarrila
Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa
Dozenaka lagun batu dira gaur Galdakaoko Iturrondo plazan, urtarrilaren 19an Ibaizabal ibaian hilik aurkitu zuten Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatzeko.
Laugarrenez da albiste Mohamed El-bachir, Galdakao parean Ibaizabal ibaian hilik aurkitu zuten 17 urteko argeliarra. Komunikabideek berri honen aurrean izandako hoztasuna salatu, bere senideei samina zein elkartasuna adierazi eta Bizkaiko Foru Aldundiari erantzukizuna eskatu diote azken egunotan zenbait eta zenbait herritarrek, eragilek eta Galdakaoko Udalean dauden zenbait alderdi politikok ere.
Gaur berriz, urtarrilak 27, heriotz hori argitzea eskatu dute dozenaka lagunek Iturrondo plaza galdakoztarrean, arabieraz eta euskaraz idatzitako pankarta baten babesean eta euskaraz, arabiarrez eta gaztelaniaz irakurritako manifestuan.
Aldarri tartearen amaieran lore eskaintza ere egin dute plazaren erdigunean kokatu duten kandelatxoaren bueltan. Bertan izan da Aitzol Zamalloa Binkeko argazkilaria, eta irudi hauek utzi dizkigu: