ARGAZKIAK | Santa Agedari kantatzera irten ziren galdakoztarrak arratsaldez ere
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Ander Elordui
Agate Deuna edo Santa Ageda bezpera izan zen atzo, eta ohitura zaharra bizirik mantenduz, dozenaka lagun kalera irten ziren Santa Agedari kantatzera. Arratsaldean gure argazkilaria taldeen bila irten zen kalera, eta ondoko argazki-bildumako taldeekin egin zuen topo!
Atzo, otsailak 4, Santa Ageda bezpera izan zen eta dozenaka talde irten ziren taldean kantatzera Usansolon zein Galdakaon, aspaldiko usadio zaharrari jarraituz.
Goizean Elexalde Institutukoak, Eguzkibegi Ikastolako nagusienetakoak eta Gurutzeko Abeslariak abesbatzakoak topatu genituen Galdakaon eta bideoz grabatu genituen haien kantuak.
Gure argazkilaria aldiz, arratsaldean irten zen Galdakaoko kaleetara eta hemen batu ditugu topatutako taldeei egindako 23 irudi: