Aroa Blancok eta Maite Lopezek ‘Euskaldungak’ ikuskizuna eskainiko dute Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Kulturklik
Aroa Blancok eta Maite Lopezek euskarari lotutako abenturak irudikatzen dituzte ‘Euskaldungak’ ikuskizunean. Barikuan, martxoak 15, Galdakaon eskainiko dute, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Asteburu honetan familia guztiari zuzendutako umorea helduko da Galdakaora. Zehazki, Aroa Blancoren eta Maite Lopezen eskutik helduko da Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelara barikuan, martxoak 15.
Bikoteak euskarari eta euskal kulturari lotutako abenturak irudikatuko dituzte ‘Euskaldungak’ izeneko ikuskizunean, 20:00etan. Lanaren ideia originala Tautelak konpainiarena da eta kanpoko begirada aldiz, Patricia Urrutiarena.
Sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean 6 eta 8 euro arteko prezioan.