Jon Gomez Garai

Bizitzaren orekarekin kirolean

2020-02-21
Zugatzuko skatepark estaliaBINKE / 2020ko otsaila Bizitzaren orekarekin kirolean TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa «Ez dakizue zer daukazuen» esanez amaitu du erreportaje hau lantzeko solasaldia erreportaje honetako protagonista gazteenaren amak. Bada, horretarako balio ditzatela ondorengo lau orrialdeek. Zugatzun eraiki zen skatepark estaliaren inguruan aritzeko batu ditugu bertan ibiltzen diren lau lagun: bata galdakoztarra, besteak ordea Sestao, Durango eta Bermeotik Galdakaora etortzen diren zaleak. Planetak gure inguruko gauzei bigarren —edo hirugarren— bizitza bat eman eta ingurunea zaintzeko beharrean gaudela oihukatzen digun garai honetan, lau urte pasatxo bete dira Galdakaon bi horiek ekintza bakarrean egin zirenetik. Batetik, enpresa pribatu batentzat aspaldi

«Hitzen zaintza, mingain azkar gutxiago», Nerea Urgoiti

2020-02-21
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2020ko otsaila Hitzen zaintza, mingain azkar gutxiago Hitzak. Hizkuntza baten perlak. Komunikatzeko, hitzak. Idazteko eta irakurtzeko, hitzak. Maitatzeko, sentitzeko, bizitzeko, hitzak. Adierazteko, hitzak. Nortasuna eraikitzeko, hitzak. Aldarrikatzeko, hitzak. Inklusiorako, hitzak. Askatasunerako, hitzak. Baina, min emateko ere, hitzak. Aurrekoan agiri formal bat betetzerakoan hara perla: «Gutxitasun batengatik diru-laguntzarik jasotzen al duzu?». Gutxitasun?!! Ulertu ezinik, orriari buelta eman eta erderaz irakurri behar izan nuen: «Discapacidad». Bai-bai, ez larritu, berriro irakurri, «gutxitasun», nik ere hainbatetan egin behar izan nuen. Hiztegiaren erabilera nazkagarria, itzulpena lotsagarria. Txalotzekoa. Aniztasun funtzionala errealitate natural bat den bitartean, gutxitasun handia nabari da gizartean. Gutxitasuna zaintzan,

«Urte haietan», Joanes Urkixo

2020-02-21
ZabaleanJoanes Urkixo BeitiaBINKE / 2020ko otsaila Urte haietan Zabaleako urte haietan, txikerretan, txakurkume bat izan nuen. Gorbeiako elurretatik etorri zen, artile kizkurrezko pilota jaio berri bat baino ez, tarte labur batean nire mundu txikia konpartitzera, zein, garai hartan, etxe osteko zelai sarrietan hedatzen baitzen gehien bat. Erresuma basa hartan burua belar artetik nekez agertzen nuelarik, ni bai umemokoa, bizitzaren aurreneko mirariak ikasi nituen: marigorringoen hegaldi artetsua, mahats basatuen zapore mingotsa, udako sargori isilaren hotsak. Batzuetan, arrastian, etxeko atarian jartzen ginen merienda jatera, Zuri txakurra ogi eta txokolateari so, ni berriz talaia hartatik antzeman zitekeen ikuspegiaz gozatzen: hara Zamakoa bere inurrien

«Txistu, irrintza eta zantzo»

2020-02-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko otsaila Gizakiok, naturatik kulturara bideko saltu kualitatiboan, besteak beste, tresnak, sinboloak eta balioak sortzen eta lantzen daragoiogu historian zehar. Naturara bagoaz, gizakiok, geure fonazio-organu naturalakaz, txistua, irrintza (irrintzia) eta zantzoa asmatu doguz komunikatzeko edo eta beste zeregin askotarako. Txistua, ahorik hara egiten dogu, mihin-ezpanak konbinatuz edo atxamar bidez. Txistu naturalak era askotakoak dira: berezkoak, kanturakoak, txistadarakoak, deitzekoak, agintzekoak, konpetiziokoak etab. Irrintza berbea, fonazio-organu bidezko beste hots bat dogu. Irrintza, gizaki zein abere batzuk egiten dogun oihu zoli eta deigarria da. Gure historia luzean zehar, gizakiok irrintza edo irrintzi bereziak asmatu doguz. Gorbeialdean, gizakion irrintza-hots hori

Artxandako parkeko tiket bat aurkitu dute Iruña-Veleiako hondarretan | AGINKE!

2020-02-21
Aginke!BINKE / 2020ko otsaila Artxandako parkeko tiket bat aurkitu dute Iruña-Veleiako hondarretan Azken aldian sona handiko albistea izaten ari dira Iruña-Veleiako arkeologia-indusketak. Bada, azken orduko notizi bilakatu da ikerketa honetan agertu den Artxandako atrakzio parke zaharreko «errusiar mendiaren» tiketa. Iraungita omen dago, eta ikertzaileak sinistu ezinik gelditu dira. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Boris Johnsonek Usansolo bisitatuko du egunotan | AGINKE!

2020-02-21
Aginke!BINKE / 2020ko otsaila Boris Johnsonek Usansolo bisitatuko du egunotan Brexit-aren defendatzaile den Boris Johnson Britainiako lehenengo ministroak Usansolo bisitatuko du egunotan, Brexit-a Usansolon ere aplikatzeko. Laminarrietako zubian hormigoizko harresia eraiki eta «Kolesterolaren bidea» egiten duten galdakoztarrei «ekotasa» bat aplikatzea proposatuko du. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Dirusaria egongo da irribarre egiten duten Udaleko langileentzat | AGINKE!

2020-02-21
Aginke!BINKE / 2020ko otsaila Dirusaria egongo da irribarre egiten duten Udaleko langileentzat Herritarren aurrean irribarretsu eta jator erantzuten duten Udaleko langileei dirusari gehigarri bat ordainduko die Udalak datorren hilabeteko soldatatik aurrera. Funtzionarioak ez badira ere, «plus» hori Torrezabal Kultur Etxeko zinemako langileetan ere aplikatuko da. Ia ba eraginik sortzen duen! AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Rosimeire Da Conçeicao: «Lehenengo hitza euskaraz egiten saiatzen naiz beti»

2020-02-21
Rosimeire Da Conçeicao, Brasiletik etorriaBINKE / 2020ko otsaila «Lehenengo hitza euskaraz egiten saiatzen naiz beti» Rosimeire Da Conçeicao (1980, Brasil) Salvador de Bahíatik etorri zen Galdakaora. Bere herrian bitxitegi bateko langilea zen. Hemen aldiz, hainbat saltsatan dabil: goizez ikasten eta Eklipse tabernan sukaldari, arratsaldez aldiz, pilates eta yogako irakasle Ukabilkan. Noiz iritsi zinen gurera eta zergatik? Galdakoztar bat, Eneko —nire senarra gaur egun— ezagutu nuen nire herrialdean, Brasilen, lagun komun bat genuelako. Maitemindu eta erabaki bat hartu behar genuen: bera han gelditu ala ni zuenera etorri. Horrela ba, ikusita berak bizimodua moldatuago zuela hemen, bertara etortzea erabaki genuen eta 2006ko

Boliñak: «Triloka eta Boliñen artean satisfyer guztiekaz amaitu dogu»

2020-02-21
Boliñak kuadrila @bolinhas_xodoBINKE / 2020ko otsaila «Triloka eta Boliñen artean satisfyer guztiekaz amaitu dogu» GALDERAK: Trilokas kuadrila @3loksss Aurkeztu zuon burua: zenbat zarie kuadrilan eta zer gustatzen jatzue alkarregaz egitea? Hamahiru neska alai, gazte eta paregabe gara. Hain desberdinak izateak kuadrila bezala aberasten gaitu. Gehienak Galdakaokoak, baina Basauritik datozen bi atzerritar daukaguz gugaz. Irri, mozkor, afari eta momentu politak dira gure bizipenen ardatz nagusia. Zerk identifikatzen zaitue batez be Galdakoko kuadrila moduan? Besteekiko originaltasuna, badakigu sormen maila handia daukagula eta hori batez be instagrameko kontuan ikusi daiteke. Ez ahaztu instagrameko kontua sortzen lehenak izan ginala eta hortik aurrera, kuadrila askok

Ero: «Metala betidanik entzun dugu, eta barruan daramagu nahitaez»

2020-02-21
Ero musika taldeaBINKE / 2020ko otsaila «Metala betidanik entzun dugu, eta barruan daramagu nahitaez» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Ero taldea Euren blogetik doan deskargatu daitezken bi diskak kalean —2012ko «Airean mugak» eta 2016ko «Garaiz gaude»— etenalditxoa egitea erabaki du Ero taldeak, lehen pausuak 2007an ematea erabaki zuenak. Binkek, ordea, euren berri izan gura izan du taldeei eskainitako atal honetan. Zelan definituko zenukete zuen musika? Guretzat garrantzitsuena abestia da beti, estiloaren gainetik. Izan ere, musika ezberdin asko entzuten dugu. Dena den, ezin da ukatu gure musika rock-aren esparruan ari dela, hainbat musika mota ezberdinen eragina bilduz: metal, pop, rap, funky, reggae…

Andrea de la Hera: «Manhattanen igeri egitearekin nire ametsa errealitate bihurtuko da»

2020-02-21
Andrea de la Hera, ur irekietako igerilariaBINKE / 2020ko otsaila «Manhattanen igeri egitearekin nire ametsa errealitate bihurtuko da» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Bere lanorduak enpresa handi baten kontabilitate lanetan ematen baditu ere Andrea de la Herak (1993, Galdakao),  egunero bulegoa utzi eta igeri egitera joaten da, izan Urretako igerilekura zein itsaso zabalera. Azken bi urteetan Salome Campos, Triple Coronas, Flysch Beltza edo Batalla de Rande neurrietako zeharkaldietan txapeldun izan da, eta 5-27 kilometro arteko itsasoko probak dira, ez nolanahikoak. Zelan hartu zenuen Manhattanera joateko deia? Frogara inskribatu nintzenetik zalantzak izan ditut, hautatuko ninduten ala ez jakin barik, baina

Iskander Sagarminaga: «Itsasoaz gozatu eta honegaz dantza moduko bat lortzean dago gakoa»

2020-02-21
Iskander Sagarminaga, ur irekietako igerilariaBINKE / 2020ko otsaila «Itsasoaz gozatu eta honegaz dantza moduko bat lortzean dago gakoa» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Informatikaria ogibidez, orain bost urte hasi zen Iskander Sagarminaga (1983, Galdakao) kirolari gogor ekiten, bereziki igerian ibiltzeari. Igerian baina, itsaso zabalean ibiltzen da, eta orain gutxi Andrearekin batera Manhattanera joateko aukeratu izanagatik izan da albiste. Aldiz, txartel horri ezezkoa eman behar izan dio Triple Coronas, Santa Pola, Menorca Swim Marathon edo antzekoetan ibilitako lagunak. Andreak ez, baina zuk Manhattanera joateari uko egin diozu. Zergatik? Data kontuengaitik. Sailkatuak izan ostean emon euskuen datan ezin dot ugerrik egin,

situs togel

situs toto