BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Gurera etorriak
Hasiera›Elkarrizketak›Gurera etorriak›Rosimeire Da Conçeicao: «Lehenengo hitza euskaraz egiten saiatzen naiz beti»

Rosimeire Da Conçeicao: «Lehenengo hitza euskaraz egiten saiatzen naiz beti»

Binke
2020-02-21
780
0

Rosimeire Da Conçeicao, Brasiletik etorria
BINKE / 2020ko otsaila

«Lehenengo hitza euskaraz egiten saiatzen naiz beti»

Rosimeire Da Conçeicao (1980, Brasil) Salvador de Bahíatik etorri zen Galdakaora. Bere herrian bitxitegi bateko langilea zen. Hemen aldiz, hainbat saltsatan dabil: goizez ikasten eta Eklipse tabernan sukaldari, arratsaldez aldiz, pilates eta yogako irakasle Ukabilkan.

Noiz iritsi zinen gurera eta zergatik? Galdakoztar bat, Eneko —nire senarra gaur egun— ezagutu nuen nire herrialdean, Brasilen, lagun komun bat genuelako. Maitemindu eta erabaki bat hartu behar genuen: bera han gelditu ala ni zuenera etorri. Horrela ba, ikusita berak bizimodua moldatuago zuela hemen, bertara etortzea erabaki genuen eta 2006ko abuztutik iritsi nintzen Galdakaora.

Bertara iristean, zer da zailen egin zitzaizuna? Bereziki hizkuntza. Bertara heltzean nik ez nekien ez gaztelania ezta euskararik ere. Portugesez baino ez nuen berba egiten, eta horregatik lehenengo hilabeteetan helduentzako klaseak jasotzen hasi nintzen. Astelehenetik ostiralera joaten nintzen klasera, eta pixkanaka hasi nintzen martxa hartzen hiru hilabeteko epean. Baina egia da hasieran zaila dela, ez duzula gizartera ondo egokitzeko zirrikiturik ikusten eta sarri galdetzen diozu zure buruari ea zer egiten zaren zu bertan. Baina orain, zoragarri!

Eta zer da gehien gustatzen zaizuna bertakoaz? Hemengo hezkuntza, bai sistema bera baita haurrak hezteko modua ere. Hori zoragarria da. Eta osasunaz zer esanik ez, zein inportantea den… Ez du zerikusirik Brasilekin. Biolentzia ere azpimarratu gurako neuke, orokorrean, hemen ia ez da kalean biolentziarik ikusten.

Jaiotzez euskalduna den familia osatu duzu. Zer dakar horrek? Erraztasun asko, noski. Baina nire kasuan behintzat, konfiantzazko pertsona bategatik ez balitz ni ez nintzateke nire herrialdetik irtengo, han ez nintzan hain txarto bizi-eta. Orain hemen nagoela, zelan ez dut ba familia euskalduna osatuko!

Zuk ere euskararekin harremana baduzula ikusten da. Tira, saiatzen naiz dakidana erabiltzen eta egunero zerbait berria ikasten! (irribarretsu) Niretzat hartu zaituen lekuko hizkuntza errespetatzea mundu guztiak egin beharreko zerbait da, eta bertako hizkuntza denok jakin beharko genuke, minimo bat bada ere. Gure etxean, seme-alabak ikastolara doaz eta aitatxorekin euskaraz egiten dute, nirekin gaztelaniaz eta hemen bizi den Brasileko izekorekin portugesez. Baina kalean ni ere saiatzen naiz lehenengo hitza euskaraz esaten!

Azken boladan etorkinen aurkako mezu asko dator Espainiatik. Zer esango zenieke? Ezjakintasunaren ispilua da arrazakeria, nik neuk ere bizi behar izan dudana nire azal koloreagatik. Baina badakit hori dela barrutik hutsik eta ezjakin dagoen jendearen erreakzioa, euren gabeziak ezkutatzeko ere sortzen dena.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Boliñak: «Triloka eta Boliñen artean satisfyer guztiekaz ...

Hurrengo albistea

Dirusaria egongo da irribarre egiten duten Udaleko ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Gurera etorriak

    Paul Johnston: «Euskara ikastea nire bizitzako nahietako bat da, duda barik»

    2021-03-22
    Binke
  • Gurera etorriak

    Elisdan Serrano: «Argi daukat bertako jendeak asko lagundu izan nauela»

    2020-07-20
    Binke
  • Gurera etorriak

    Antonio Burgos: «Someran bizirauteko behar dudan euskara maila dut»

    2020-12-28
    Binke
  • Gurera etorriak

    Andrii Kovalchuk: «Hona iristean hizkuntzak eman zidan beldurrik handiena»

    2020-10-23
    Binke
  • Gurera etorriak

    Kingsley Chukwudi: «Familia atzean utzi behar izana zaila egin zitzaidan»

    2021-09-24
    Binke
  • ErreportajeakGurera etorriak

    Etorkizuna eraikitzeko etorkin

    2019-10-18
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu