«Balkoiak eta leihoak», Karmele Arrieta
Karmele Arrieta ZuazoBINKE / 2020ko apirila Balkoiak eta leihoak Aspaldian ez ditut etxeko kristalak garbitu. Urtean behin egiteko ohitura dut. Balkoiko lorak ere niri begiratzen egoten dira, noiz kasu egin. Baina hau ezustekoa! Negua joan da eta berrogeialdia heldu zaigu. Hasieran, zer da hau? Beldurra, ezinegona, haserrea. Leihoetatik balkoirako joan-etorriek xurgatu zidaten arnasa. Geroago, kobazulo bihurtu ditut balkoiak eta leihoak.Hasi naiz erreparatzen goizeko isiltasunean badaudela txoriak. Zuhaitzek osto berriak dituztela. Tximeletaren bat ere ikusi dut. Eta auzokideak ere baditudala! Lehen eskegita zituzten erroparen arabera sailkatzen nituen: kantzontzilo edo kulero bakarra, bakarrik biziko da; kirol kamisetaduna, kirolzalea; umeen erropak, umeak biziko