«Gabon-subila»
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko abendua Gure baserrietako sukaldeetan behesuak geunkazan etxea berotzeko, sukaldaritzarako eta bere inguruan kontu kontari alkartzeko. Behesu zaharrenak suete erdian kokatzen ziran, tximinia barik eta geroagora sueteko horma bati deutsala eraikitzen ziran tximinia eta guzti. Sutondoa, sano garrantzitsua izan dogu etxekoen alkar bizibidean, batez be Gabonetan. Gabon egunean, Gabon-subila ekarten zan basotik etxera, eta bere enbor zati bat izetu beste ilinti batzukaz batera behesuan. Gabon-subila erretzen-erretzen joaten zan Gabon-jaietan zehar. Supazterrean geratzen ziran iduri eta hauts erreak, bereziak ziran eta behin hotzituz gero, hainbat erremediotarako erabilten ziran. Surteko hauts batzuk, etxeko horma-zulo baten gordetan ziran etxea