Valentin Carballo: «Denek esan izan didate modaz ezingo nintzela bizi, eta begira, pixkanaka banabil!»
Valentin Carballo, moda diseinatzaileaBINKE / 2018ko azaroa «Denek esan izan didate modaz ezingo nintzela bizi, eta begira, pixkanaka banabil!» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Valentin Carballoren artxiboa Handia da itsasoa, eta askorako ematen du. Itxura, kolore eta neurri guztietako arrainak daude bertan, eta batzuek korrontearen kontra ere egiten dute. Horrek omen dira indartsuenak, eta horiek lortzen dituzte euren helburuak. Galdakao itsaso handi hori da, eta korrontearen kontra zein bere helburuen alde lanean gogor ari den moda diseinatzailea da Valentín Carballo, bere burua galdakoztartzat duen kanariarra. Ez da lan arina izango arropa marka propioa sortzea… Ba ez, ez da lan arina, baina