«Etorki(zu)nak», Eñaut Zabalo
Eñaut Zabalo ArtetxeBINKE / 2018ko urria Etorki(zu)nak Azken boladan, etorkinei buruzko berri ugari agertu dira. Tamalez, gutxi dira pertsona hauen inguruan ezer ona esaten dutenak. Gehien bat, immigrazioaren «arazoa» aipatzen da eta nola Europak «neurriak» hartu behar dituen honi aurre egiteko. Baina zein da arazoa? Eta zeintzuk neurriak? Arazoa, jendearen memoria eskasa da. Dirudienez, erraza egin zaigu ahaztea nork eragin zuen etorkin horien herrialdean egunean duten egoera. Euren jaioterria atzean utzi, eta bizimodu hobe baten bila milaka kilometro egitera behartzen dituen egoera. Neurriak, arrazakeria eta bortxakeria dira. Jadanik ahaztuta dugun bidegabekeria gogorarazten digutenen aurkakoa. Gure herrialdera heltzea eragozten duten heziak.