«Isilik, mesedez», Xabi Zamakona
Xabi Zamakona GonzalezBINKE / 2019ko martxoa Isilik, mesedez «Por qué no te callas?» esan zion behin Espainiako erregeak Hugo Chavezi, munduari bira eman zion liskar batean. Izan ere, pertsona batzuek zailtasun izugarriak dituzte isilik egoteko. Gizarte honetan denok dauzkagu iritziak sortuta, eta gure ikuspuntua defendatu nahi dugu guztiaren gainetik. Horretarako, arma boteretsu bat erabiltzen dugu bestearen aurka eraso egiteko: hitza. Hala ere, ez gara konturatzen egiten ari garen akats galantaz: bestearen hitzak ez ditugu entzuten, gureak esateko premia handiegia dugulako. Hortaz, hitzak airean galtzen dira. Aurreko ideia hori iraultzeko, isiltasuna goraipatu nahiko nuke. Ongi erabiliz gero, pertsonei mesede egiten digun