Gorka Menendez: «Zientzia farmazia-interesen esku dagoela ematen du»
Gorka Menendez, ingurugiro zientzialariaBINKE / 2019ko apirila «Zientzia farmazia-interesen esku dagoela ematen du» TESTUA: Ixone Muñiz Arana Ingurugiro Zientzietako karrera amaitzean, Gorka Menendez Bacetak (1986, Galdakao) tesia etnobotanikari buruz —landareen erabilera tradizionala ikertzen duen zientzia— egitea erabaki zuen. Bost urtez aritu zen Gorbeialdeko baserrietatik adinekoei elkarrizketa etnografikoak eginez eta sendabelarren inguruko datuak jasoz. Medikuntza ofizialak gure beharrizan guztiak asetzen dituela uste duzu? Medikuntza ofizialak milaka lagunen osasuna kudeatu behar du eta horrek asko mugatzen du gutariko bakoitzarengan jartzen duen arreta. Ospitaleak normalean masifikatuak egoten dira eta askotan gu eroso sentitzea baino, modu efizientenean «konpontzea» helburua duten faktoriak dirudite. Gainera, gehienetan