«Auto berria», Begoñe Basagoiti
Begoñe Basagoiti BarrenaBINKE / 2017ko azaroa Auto berria Duela gutxi, auto berri bat erostea erabaki nuen. Larunbat goizean, nebarekin kontzesionario ibilbidea. Lehenengoan, saltzaileak nebari: «Zer zabiltza bilatzen?»; neuk: «Aupa… bezeroa neu naiz…». Bigarrenean, saltzaileak niri, autoa niretzat zela argitu eta gero: «Etxeko bigarren autoa izango bada, seme-alabak atzera eta aurrera eramateko, modelo hau gomendatzen dizut». Ene bada! Berriro ere! Neuk: «Nire auto bakarra izango da». Hirugarrenean, ordenagailuan autoaren ezaugarriak —koloreak, ate-kopurua…— erakusten zizkidan bitartean, neba kanpoan zegoela dei bat egiten: «Ezaugarri teknikoak azaltzeko, hobe berari itxaroten badiogu, ezta?». Harrigarria! Hiru orduko epean, hiru mikromatxismo. Saltzaileak, hirurak mutilak. Gazteak. Zer irakatsi