«Carpe Diem», Amaia Sagredo
Amaia Sagredo GorospeBINKE / 2018ko otsaila Carpe Diem Azkenaldian nahiko arduratuta nabil. Denboran gero eta arinago bidaiatzen ari naiz. Beti aurrera, egunak, hilabeteak, urteak… beti aurrera. Izugarrizko abiaduran doan tren honetako leihatiletatik ene bizitzako pasarteak fotograma gisa ikusiz. Konturatu naiz, baina, fotograma horien ordena faltaz. Jauzi itzelak ematen dituzte denboran zehar. Orain, iraganeko gertakizunek, bat batean geroaldira egiten dute salto; oraindik gertatu ez baina amestu ditudan oroitzapenetara, hain zuzen ere. Berriz iraganera. Non dago momentu honetako, gaurko momentua? Auskalo. Orainaldia leiho gardena da. Leihotik begira orduak eman arren, barrutik kanpora begiratzean geroa ikusiko dugu; eta kanpotik barrura, iragana. Gutxitan izango