Idoia Mendizabal: «Soldata arrakala %50etik gorakoa da»
Idoia Mendizabal, garbitzaileaBINKE / 2022ko apirila «Soldata arrakala %50etik gorakoa da» TESTUA: Unai Sarriugarte LasarteARGAZKIA: Jon Gomez Garai Bizkaiko bulego eta eraikinetako garbitzaileak protestan ari dira azken hilabeteetan, eta greba egunak deitu dituzte martxoko, apirileko eta maiatzeko zenbait egunetarako. Horietariko garbitzaile batzuk galdakoztarrak dira, Idoia Mendizabal tarteko, eta Udalarekin egoera honen inguruan eztabaidan ere badabiltza. Kale garbitzaileen nahiz eraikinetako garbitzaileen gaur eguneko lan egoera erabat ezberdina da. Izan ere, batetik bestera soldata arrakala izugarria da. Galdakaon eraikinetako garbitzaileak lanuzteak egiten hasi dira egoera honi buelta emateko asmoz. Lehendabiziko greba eguna martxoaren 31n egin zuten, eta, beste zenbait lanuzte eramango dituzte