Greba mugagabea egingo dute Maxameko langileek otsailaren 16tik aurrera
EkonomiaBINKE / 2022ko otsaila Greba mugagabea egingo dute Maxameko langileek otsailaren 16tik aurrera TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Binkeren artxibotik, 2021eko martxoan egin zuten grebakoa Urtarrilaren amaieran Binkek adierazi zuen bezala, Zuhatzuko lehergaien enpresak kirol-kartutxoak egiteari utzi gura dio. Langileek zuzendaritzarekin izandako bileran ez dutenez asmoen aldaketarik igarri, datorren eguaztenean greba mugagabea hasiko dute lantegi osoan. Binkek urtarrilaren 27an iragarri zuen Zuhatzuko lehergaien Maxam enpresak kirol-kartutxoak egiten dituen atala erabat ixteko asmoa zuena. Bada, gaur —konpainiako zuzendaritzarekin izandako bileraren ostean «eta zuzendaritzak ezer barririk proposatu ez» duelakoan— domeka honetarako asanblada informatiboa deitu du enpresa-batzordeak, datorren eguaztenerako greba mugagabean hastea erabakitzeko. «Greba