EHUko 55 ikasle Binke aztertzen ari dira Lan Harremanen Fakultatean
TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Euskal Herriko Unibertsitatea Elkarlanerako ekimena adostu dute EHUk eta Binkek, «Zuzendaritza estrategikoa» irakasgaiko ikasleek hedabide honi buruzko Plan Estrategikoak diseinatu ditzaten. Lanari ekin aurretik, proiektuari buruzko azalpen sakonak emateko eta ikasleen zalantzak argitzeko EHUra gerturatu zen Binkeko koordinatzailea. EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko kideekin elkarlanerako ekimen bat adostu du Binkek. Horiek horrela, unibertsitate ikastetxe honetan laugarren ikasturtean irakasten den «Enpresa Kudeaketa III: Zuzendaritza estrategikoa» irakasgaia egiten dabiltzan ikasleek Binke kasuari buruzko hausnarketa sakona egiteko aukera izango dute. Bederatzi lan-taldetan banatuta dauden 55 ikasle dira ibilbide honetan parte hartuko dutenak, urtarriletik maiatzara bitartean. Baina lanari ekin aurretik, EHUra gerturatu zen