«Arkitektura gerturatzen», Peio Urrutikoetxea
IritziaPeio Urrutikoetxea LopezBINKE / 2022ko otsaila Arkitektura gerturatzen Gaur egun, arkitektura gizarteak urrundu eta ahaztu duen kontzeptu bat dela pentsatu dut azkenaldian; honen inguruko interesa murrizten doalarik, eta agian, jendeak zer den azaltzen jakin ez dakielarik. Lagun bati galdetu nion aurrekoan, ea zer ote zen arkitektura. Ez zuen zehaztasunez erantzuten jakin. Egia esan, kontatu beharrekoa zintzotasunez kontatzeko, orain gutxi arte, nik ere ez nukeela jakingo onartu behar dizuet. Arkitekturarekin dudan lehenengo oroitzapena, argi daukat ordea. Gogoan dut nire herriko lorategirako sarrera. Eskailera hura zeinu berezi bat bezala irudikatzen dut, atseden mundu baten sarrera. Brisa arina, barandaren hotza, inguruko landareen usaina…