Lertxundiren eta Goazenen saioetarako sarrera gehiago jarriko dira salgai
KulturaBINKE / 2022ko otsaila Lertxundiren eta Goazenen saioetarako sarrera gehiago jarriko dira salgai TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Artisten sareetatik Benito Lertxundiren eta Goazen telesailaren kontzertuek sarrera guztiak agortu zituzten, pandemiaren aurreko egungo murrizketek areto itxietako edukierak %60koa izan behar zuela kontutan hartuta. Astelehenetik aurrera ordea, murrizketa guztiak kenduta, saio guztietarako sarrera gehiago jarriko dira salgai. Hemen azaldu dizugu zenbat gehiago salduko diren eta zelan izan zaitezkeen sarrerak erosten lehena. Pandemiari aurre egiteko indarrean dauden azken murrizketen ondorioz, areto itxietako gehienezko edukiera %60koa izan da. Eusko Jaurlaritzak ordea, datorren astelehenean murrizketa guztiak bertan behera utziko dituela iragarri zuten atzo, otsailak 10,