Leire Arana eta Ander Silvano: «Hildakoei merezi duten errespetua emango diegu»
Aranzadi Zientzia ElkarteaBINKE / 2022ko otsaila «Hildakoei merezi duten errespetua emango diegu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Aranzadi Zientzia Elkartea Begoñako hilerria Bilboko memoriaren eta ondarearen parte garrantzitsu da, eta hainbat urtez erabili gabe egon bada ere, «Begoñako argia» proiektua garatzen ari da Aranzadi Zientzia Elkartea Bilboko Udalarekin, bere balioa eta memoria berreskuratzeko asmoz. Lan horretan bi herrikide daude: Leire Arana usansolotarra eta Ander Silvano galdakoztarra. Begoñako hilerriaren historia ikertzen ari dira Leire Arana (Usansolo, 1995) eta Ander Silvano (Galdakao, 1995) Aranzadi Zientzia Elkartearentzat. Historian graduatuak biak, gaur egun arkeologo lanetan dihardute hilerriko gorpuzkiak desobiratu eta garai bateko errautsen azterketa egiten.