Roberto Izaga: «Ez dago hilketa perfekturik, guztiz osatu ez den ikerketa bat baizik»
Roberto Izaga, Ertzaintzaren Antropologia Forentseko BuruaBINKE / 2021eko apirila «Hiltzaileak ia beti utziko du bere arrastoren bat, edo krimenaren lekura itzuliko da» Roberto Izaga Azkueta1967, Galdakao Medikua ikasketaz EHUn eta Auzitegi Antropologia Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Granadako Unibertsitatean egindakoa, ertzain egin zen 1995ean, 2006an berak desio zuen horretan aritu ahal izateko: auzitegi antropologiako kide. Eta Ertzaintzaren sail horretako burua da gaur medikua, azken urteetako krimen eta desagertze kasurik sonatu zein ezezagunen ikerketan buru-belarri dabilen galdakoztarra. ARGAZKIAK: Jabi RojoTESTUA: Jon Gomez Garai Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren egoitza nagusiena izan da Binkeren hilabeteko elkarrizketa nagusiaren lekuko. Ate nagusian hartu gaitu Ertzaintzako komunikazioko