Jon Gomez Garai

«Korrikarik ez, baina ibilbidea bai», Irati Bediaga

2021-04-16
NeuretikIrati Bediaga Rementeria BINKE / 2021eko apirila Korrikarik ez, baina ibilbidea bai Aurten ez dugu hasiera batean martxorako iragarrita zegoen Korrikarik ospatu. Egia da euskarak kaleak, bizitza eta mugimendua behar dituela gizarte diglosiko honi buelta emateko. Baina aurten ere Covid-aren ondoriozko debekuetatik harago, badaukagu egin beharreko ibilbidea: inkontzientziatik kontzientziara, hortik ekintzetara eta helmuga: erabilera ohitura bihurtzea.  Beldurtuta dagoen euskaldun berri hori animatuko nuke lotsak alde batera uztera, erortzera eta zutuntzen ikastera. Euskara ez da kristalezko diamante delikatua, egunerokotasunean bidean lupetzarekin zikintzea zilegi den makulua baizik. Euskaltegira lanean eskatzen dioten EGA titulua ateratzera soilik doan horri esango nioke gure hizkuntza ez

«Beydik badaki», Unai Atutxa

2021-04-16
IritziaUnai Atutxa BarrenetxeaBINKE / 2021eko apirila Beydik badaki Urteak dira Amamak goiko pisua alokairuan duela; nik lau bat urte izango nituen lehenengoz alokatu zuenean. Pertsona eta familia ugari bizi izan da urte luze hauetan pisu horretan, maletak istorio eta kulturaz gainezka dakartzaten pertsonak, eta Amamak denekin izan du harreman oso estua. Baina denen artean, bada berezia den norbait: Beydi. Familia Senegalen utzi eta lan bila etorri zen Euskal Herrira, bildutako diru apurra familiari bidaltzeko asmoz. Kasualitatez eta kausalitatez, Amamaren goiko pisura iritsi zen; gure bihotzetan betiko geratzeko. Kartetatik bueltan, Amamak ezusteko handia hartu zuen etxera iritsitakoan. Besaulki batean Birramama zena

Ander Zuluaga: «Pandemiagaz etxeko bitxi zaharrak deskubritu doguz»

2021-04-16
PublierreportajeaAnder Zuluaga GortazarBINKE / 2021eko apirila «Pandemiagaz etxeko bitxi zaharrak deskubritu doguz» Pandemiak etxean tarte luzeagoak igarotzera eraman gaitu, eta horrekin batera aspaldiko bitxi zaharrak aurkitu dituzte askok. Horrek eragina izan du Ander Zuluaga bitxigilearen jardunean, bitxiak birziklatzen hasi delako. Zelan ba okurritu zitzaizuen urrea birziklatzen hastea? Jakingo dozuen moduan, guk tailerra daukagu eta urre asko erabiltzen dogu bitxiak egiteko: belarritakoak, eraztunak, lepokoak… eta azken boladan asko ikusten gabiz jendeak aitite-amamaren edo joan egin jakuzan senideen bitxiak daukozela, ez dituanak erabiltzen baina ez dituanak bota gura. Holan ba, urre hori birziklatzeko aukera aztertu genduan, eta holantxe gabiz azkenotan. Birziklatu diozu,

Naizen familia: «Errealitate hau zabaltzea garrantzitsua ikusten dugu»

2021-04-15
TransexualitateaMuniozguren Corrales familiaBINKE / 2021eko apirila «Errealitate hau zabaltzea garrantzitsua ikusten dugu» TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Transexualitatearen Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna martxoaren 31n izan zen. Asko dira egun horrekin euren burua islatuta ikusten dutenak, Aintzane, Asier, Ane eta Ekaitza galdakoztarrak bezala. Gure gizartea gehiago dago eginda besteen pentsamenduak asetzeko norbera zoriontsu izateko baino, eta horrek ez luke horrela izan beharko. Horretaz asko daki Muniozguren Corrales familiak, eta eurekin egon gura izan du Binkek Transexualitatearen Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Zerk eraman zintuen Naizeneko kide izatera? Alaba bi ditugu; nagusia Ane, 13 urtekoa, eta txikia Ekaitza, 8 urtekoa. Ekaitza jaio

«Jorraileko lorea, urrea»

2021-04-15
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko apirila Herri-esaerak hauxe dinosku: «Jorraileko edo apirileko lorea, urrea baino hobea». Udabarriak loraldi barria dakar eta lurra be epelduten doanez, ulelandu eta jorratzen hasteko garaia da. Jorrail izena be hortixik jatorko, aldi baten, jorrai edo atxurra erabiltzen zalako lurra lantzeko. Jorraila, loraldi garaia be bada, eta apurka-apurka, orriz eta lorez janzten dira gure arbola eta landareak. Lorara datorren lehenengoa, otea da, bere lore beilegiagaz eta gero gainetiko guztiak. Lore, berbea, latineko «florem»-etik dator. Euskeraz, «muta cum liquida» kontsonante multzoa gertatzen danean, «muta» galtzen da, eta hortik ba: florem > lore —plumam > luma; gloriam >

Aste Santua mendian galduta eman dute herritar askok | AGINKE!

2021-04-15
Itxiera perimetralak gure bazterrak ezagutzera eraman ditu galdakoztar eta usansolotar asko, eta lepo bete dira berriz gure mendiak oporraldian. Horrek pasarte xelebreren bat ere ekarri du: gazte kuadrila bat lehenengoz joan da mendira eta bi aste pasa ditu herrigunera iritsi jakin barik. Onik agertu dira. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Obusa Binkek jaurti zuen, ez zen Gerra Zibilekoa izan | AGINKE!

2021-04-15
Ertzaintzak azken astean konfirmatu duenez, Ibaizabal berbideratzeko lanetan aurkitutako lehergailua ez zen gerrako Obus bat izan. Zantzu guztien arabera, Binkeren bonbazo informatibo bat izan zen hainbesteko oihartzuna sortu zuen aurkikuntza. Zinegotziren batek hala uste du behintzat. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Emakume pilotarien taldea sortu gura dute Usansolon

2021-03-24
KirolaBINKE / 2021eko martxoa Emakume pilotarien taldea sortu gura dute Usansolon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Ainara Navarrok bidalita Usansolon emakume pilotarien talde bat sortu gura dute, eta horretarako deialdia egin dute herriko pilota elkartearen laguntzaz. Izena emateko, ez da ez adin ezta maila zehatzik ere izan behar. Ainara Navarro eta Oihana Laresgoiti usansolotarrek Larrabetzuko frontoian ezagutu zuten elkar, Txokoan pilota elkartearen bitartez jokatzen ari zirela. «Eta han jokatzen gagozala konturatu ginan guri herrian jokatzea gustatuko jakula, Usansolon», esan diote pilotariek Binkeri. Horrela ba, Usansoloko pilota elkarteari laguntza eskatu eta eurekin ari dira emakume esku-pilotarien talde berria sortu guran. Taldea sortzeko

Alfonso Arandia: «Hemen lan gehiago egitea gustatuko litzaidake»

2021-03-22
Alfonso Arandia, zinemagileaBINKE / 2021eko martxoa «Euren egoa alde batera uzten dakiten aktoreak gustatzen zaizkit» Alfonso Arandia Loroño1960, Galdakao Ikus-entzunezkoetan lizentziatua da Madrileko Complutense unibertsitatean, eta amaigabeak dira pantaila handian zein txikian Arandiak egin dituen zuzendari lanak. Telesailetan «El comisario», «Sin tetas no hay paraíso» edo «Vivir sin permiso» neurrikoak zuzendu ditu, eta zineman «El Anónimo… ¡vaya papelón!» eta «Carretera y manta», besteak beste. Azken bi film hauek izan dira beretzako gakoa gainera, lehenengoarekin hasi baitzen zuzendari lanetan, eta bigarrenak bultzada eman ziolako telebista mundura lan egitera. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Ahotsa altxatu gabe, goxotasunetik eta xumetasunetik berba

Libe Goitia: «Elexaldek eragina dauka nire poesian»

2021-03-22
Libe Goitia, poetaBINKE / 2021eko martxoa «Elexaldek eragina dauka nire poesian» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Txikia zela Errusiatik Galdakaora etorri, bertan hezi, eta nerabe zela izan zuen lehen harremana poesiarekin Libe Goitiak. Duela urtebete «Urruzonotarrak gehituz» lehiaketa irabazi zuen eta aurtengo Poesiaren Egunaren bueltan elkartu gara berarekin, bera hobeto ezagutzeko. Astebete pasa da Poesiaren Egunetik. Gogotik bizi izaten du urtero egun hau Libe Goitia Artetxek (Errusia, 2001), eta horregatik, horren berri galdetu dio Binkek, agendan gorriz margoturik duen egun hau aurten nola ospatu duen jakiteko. Poesia ekitaldi batean parte hartuz ospatu nahiko zukela, baina errealitatea amesten zuen

Firu: «Belaunaldi berriak oso indartsu datozela uste dugu»

2021-03-22
Firu kuadrila @__firuBINKE / 2021eko martxoa «Belaunaldi berriak oso indartsu datozela uste dugu» GALDERAK: Fvckgolons kuadrila @fvckgolons Nondik dator zuen kuadrilaren izena? Garai batean txakur bat sartzen zitzaigun txamira eta guk Firulais deitzen genuen. Horrekin batera, jaietan parte hartzeko izen bat behar genuenez, ba haren omenez Firu izena aukeratu genuen. Inoiz entzun duzuen istoriorik hunkigarriena, ezta? Uda honetarako planen bat prestatuko duzue? Bai! Egun batzuk egingo ditugu landetxe batean. Momentuz ez dugu datu gehiagorik emango, kuadrila askori ideia originalak edukitzea kostatzen baitzaie eta ez ditugu hortik topatu nahi… Hala ere, oso gogotsu gaude aurtengo udarekin. Agian jaiak berriro etorriko dira,
1 78 79 80 81 82 122

situs togel

situs toto