«Gurean» plataformak 175 saltoki batu ditu dagoeneko
Tokiko merkataritza onlineBINKE / 2021eko maiatza «Gurean» plataformak 175 saltoki batu ditu dagoeneko TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai «Gurean» plataformak honezkero Galdakaoko eta Usansoloko 175 zerbitzu, dendari eta ostalari batu ditu. Oraindik erregistroa bete ez duten saltokiak animatu gura izan dituzte gaur, eta herritarrei herrian kontsumitzeko dei egin. Iazko azaroan aurkeztu zuten «Gurean», Galdakaoko denda, ostalari eta zerbitzu guztiak bateratu nahi dituen plataforma berria, eta dagoeneko sare honekin 175 saltokik bat egin dutela iragartzeko prentsaurrekoa egin dute gaur Santi Brouard enparantzan. Aurkezpen horretan Garazi Camino, Javier Ibarretxe eta Diego Dominguez izan dira. Lehenengoa webgunea garatu duten enpresen izenean aritu