«Beydik badaki», Unai Atutxa
IritziaUnai Atutxa BarrenetxeaBINKE / 2021eko apirila Beydik badaki Urteak dira Amamak goiko pisua alokairuan duela; nik lau bat urte izango nituen lehenengoz alokatu zuenean. Pertsona eta familia ugari bizi izan da urte luze hauetan pisu horretan, maletak istorio eta kulturaz gainezka dakartzaten pertsonak, eta Amamak denekin izan du harreman oso estua. Baina denen artean, bada berezia den norbait: Beydi. Familia Senegalen utzi eta lan bila etorri zen Euskal Herrira, bildutako diru apurra familiari bidaltzeko asmoz. Kasualitatez eta kausalitatez, Amamaren goiko pisura iritsi zen; gure bihotzetan betiko geratzeko. Kartetatik bueltan, Amamak ezusteko handia hartu zuen etxera iritsitakoan. Besaulki batean Birramama zena