Jon Gomez Garai

EGITARAUA | Torrezabalek 21 ikuskizun iragarri ditu maiatzera bitarte

2021-01-07
KulturaBINKE / 2020ko urtarrila Torrezabalek 21 ikuskizun iragarri ditu maiatzera bitarte TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: artisten sareetatik hartuta Nogen, «Kutsidazu bidea Ixabel» musikala, Aurora Beltrán, Ruper Ordorika, «Porno vs Afrodita» antzezlan musikatua eta «Lurrun minez» edo «Etxerik txikiena» antzezlanen neurriko ikuskizunak iragarri ditu Galdakaoko Udalak Torrezabal Kultur Etxean. Beherago batu ditu Binkek denak zerrenda bakarrean. Kultura segurua dela eta askorako ematen duela erakusten ari da Galdakao, bereziki Torrezabal Kultur Etxean, non aforoa eta Covid-aren gainerako baldintzak aise bete daitezkeen. Gabonetako 19 ikuskizunen eta Sormene plaza berriaren ondotik iragarri ditu, urtea hasi berritan, beste 21 ikuskizun Galdakaoko Udalak Kultur Etxean. Antzerkia,

Aingeru Picazaren aldeko tapoi bilketa kirol munduko babes zabala jasotzen ari da

2021-01-03
Elkartasun kanpainaBINKE / 2020ko abendua Aingeru Picazaren aldeko tapoi bilketa kirol munduko babes zabala jasotzen ari da TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Ekaitz Picazaren Facebook-etik Aingeru Picaza Etxebarrin bizi den eta aita usansolotarra duen lau urteko haurra da. Garun-paralisia, epilepsia eta disfagia gogorra du Aingeruk, eta aulki berri bat erosteko plastikozko tapoi bilketa hasi dute Usansolon, Galdakaon eta inguruko beste hainbat herritan ere. Aita batek bere semeagatik egin dezakeena erakusten ari da Ekaitz Picaza usansolotarra. Bere seme Aingeruk garun-paralisia, epilepsia eta disfagia gogorra ditu, eta gurpil-aulki berezi batean ibili behar da ondorioz. Horrek, eta bere osasun-tratamendu konplexuak, aurre egin ezinezko kostuak

Errege Magoekin egoteko izena eman behar da gaur, bai Usansolon zein Galdakaon

2020-12-29
Gabonak Covid garaianBINKE / 2020ko abendua Errege Magoekin egoteko izena eman behar da gaur, bai Usansolon zein Galdakaon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Inocencio Goikuria eta Gazteberri Ekialdeko pertsonaia kutunen urteroko bisitek ere ezin izango diote izkin egin Covid19-ak sortutako salbuespen egoerari. Horregatik, aldaketak izango dira Usansoloko eta Galdakaoko hiru Errege Magoen ekitaldietan. Nork esango zigun guri iazko Gabonetan, aurten horrela egongo ginenik? Iazko urtera joan barik ere, nork esango luke aurtengo martxoan, honek hainbeste iraungo zuenik… Baina bai, Gabonek ezin izan diote mundu mailako pandemia honek sortutako egokitzapenei izkin egin. Horrela ba, 2021aren hasiera ere Covid19-ak eragindako baldintzapean hasi beharko

Zuriñe Garcia: «Michelin izarrak ez du sukaldariaren generoa kontuan hartzen»

2020-12-28
Zuriñe García, Andra Mari jatetxeko sukaldari buruaBINKE / 2020ko abendua «Nagoen lekuan egoteak hainbeste presionatzen zaitu, horrek motibatu egiten nauela» Zuriñe García García1980, Galdakao Galdakaoko Ostalaritza Eskolan egin zituen ikasketak Zuriñe García galdakoztarrak eta geroztik hiru sari potolo jaso ditu, besteak beste: 2018ko sukaldari onenaren saria, 2019ko Jantour saria eta, urtez urte berresten duen Michelin izarra. Euskal Herrian 36 Michelin izar daude gaur egun 26 jatetxetan banatuta. Baina Elena Arzakekin batera, Michelin izarra duen euskal emakume bakarra da hilabete honetako protagonista. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Kasualitatea da, baina kasualitate ezin ederragoa: aspalditik izan du Binkek Zuriñe García sukaldari

Antrotarrak: «Covidarekin edo Covid gabe berdin ligatzen dugu: gutxi!»

2020-12-28
Antrotarrak kuadrila @antrotarrakBINKE / 2020ko abendua «Covidarekin edo Covid gabe berdin ligatzen dugu: gutxi!» GALDERAK: Firu kuadrila @_firu Noiztik ezagutzen duzue elkar? Duela zazpi urte Elexaldeko institutuko, Eguzkibegi Ikastolako eta beste leku batzuetako frikienak elkartu ginen eta Antroa sortu genuen. Momentu horretan hasi zen gure istoriotxoa. Galdakaoko jaietako froga bakarra aukeratu beharko bazenute, zein izango litzateke? Bereziki bat gustatzen zaigu, Pilar Leibak irabazi zuen froga. Beste froga guztiak oso erakargarriak direla uste dugu, baina guretzat esanahi berezia dauka froga horrek «Playback»-ak famatu egin gintuelako, gure «Euri tanta banintz» singlea abestu genuenean. Zuen ustez zein da gure herriak duen txokorik politena?

Antonio Burgos: «Someran bizirauteko behar dudan euskara maila dut»

2020-12-28
Antonio Burgos, Almeriatik etorriaBINKE / 2020ko abendua «Someran bizirauteko behar dudan euskara maila dut» Antonio Burgos Guerrero (1996, Almeria) orain hiru urte etorri zen Galdakaora. Batxilergoko ikasketak Almerian bertan amaitu ondoren sukaldaritzaren inguruko ikasketak egitera. Erraza da bera Somerako saltsan ere ikustea! Noiz heldu zinen Galdakaora eta zergatik? Galdakaora 2017ko irailean heldu nintzen lehenengoz. Garai hartan argi neukan sukaldaritzako ikasketak egin nahi nituela eta eskaera egin nuen Bengoetxeko Ostalaritza Eskolan ikasten hasi ahal izateko. Onartu nindutenean maletak hartu eta Galdakaora joan nintzen. Irailean herrian bizitzen hasi nintzen, baina esan beharra daukat ekainean herrira hurbildu nintzela pisu bat alokatu behar nuelako.

Jon Azkueta: «Fisikoki kaleratu dudan lehen lana da»

2020-12-28
Jon Azkueta, idazleaBINKE / 2020ko abendua «Fisikoki kaleratu dudan lehen lana da» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Usansolokoa jaiotzez, Batxilergora salto egitearekin batera hasi zen txikitatik bere buruan irudikatzen zituen istorioak gorpuzten Jon Azkueta. Joan den irailean kaleratu zuen «Huyendo del vicio» bere lehen eleberri fisikoa, aurretik hainbat argitaratu baititu digitalean. Unibertsitate ikasketak aurten amaitu dituen 22 urteko usansolotarra da Jon Azkueta Castro. Ikasketak amaituz geroztik liburu-denda batean lanean aritzeaz gain, hainbat proiekturen baitan ari da lanean buru-belarri. Orain arte egindako lanak formatu digitalean kaleratu ditu, eta Hego Ameriketan milaka jarraitzaile ditu, baina eskuartean dakarren liburu hau da

«Zaborra mendian», Miren De Regil

2020-12-28
IritziaMiren De Regil GilBINKE / 2020ko abendua Zaborra mendian Mendietan aurkitu dut inork eman ezin didan besarkadaren babesa. Naturak zabaldu dizkit bere barrenak, sustraietatik ihes egin ahal izateko. Naturak, besoak zabaltzen ditu edonoren aurrean baina gizakiaren berekoi izaerak adar diren beso horiek moztu egiten ditu. Asko poztu nintzen deskonfinamenduan kirolak hartu zuen indarraz. Mendiak beteak zeuden, herriko inguruak aztertzera ausartu ziren herritarrak bide zoragarriekin aurkitu ziren. Kirolak natura maitatzera eramaten zaitu, edo alderantziz agian, naturak kirola maitatzera eramaten zaitu. Ordea, nire pozak haserre bilakatu ziren. Gure basoek eskaintzen zigutena guk geuk zapuzten genuen, musukoak sasiartean, mukizapiz betetako bideak eta edonolako

«Hitzen pisua», Yayone Altuna

2020-12-23
MerakiYayone Altuna CharterinaBINKE / 2020ko abendua Hitzen pisua Zenbatetan entzun, ikusi edo irakurri dugu gustuko ez dugun zerbait? Iraingarria iruditzen zaigun adierazpen bat? Gero eta gehiago dira sare sozialen bidez, haien «iritzia» emateko aprobetxatzen duten pertsonak; askok gainera, gaizki ezagutzen den adierazpen eskubidearen babespean jarduten dutela uste dute, berau mugagabea balitz bezala; globalizazioari eta «biralen» gizarteari esker, klik baten kolpera dugu, mezu bat milaka pertsonarengana iristea. Tamalez, azken garaiotan —historiako beste krisi momentu askotan legez—, areagotu egin dira diskurtso intoleranteak dituzten gizarte-taldeak edo alderdi politikoak, bizikidetza eta errespetu-balioak zalantzan jartzen dituztenak, eta nabarmenago geratu da «gorroto-diskurtsoa» delakoaren arriskua. Adierazpen askatasunak

«Ideologia ari du», Julen Gabiria

2020-12-23
Urandreak lezJulen Gabiria LaraBINKE / 2020ko abendua Ideologia ari du Denak segitzen du izaten politika. Berdin dio testuinguruak: segitzen du denak politika izaten. Eta badakit honezkero ikasia izan beharko nukeela lezioa, baina zeharo izorratzen nau, zeharo eta egunero, komunikabide publikoak izateak etengabe dabiltzanak politika egiten, ezarian, euri-langarra bezala, gehiegi bustiko ez zaituen baina hezurretaraino sartuko zaizun zirimiritxo baten moduan: ideologia ari du; publikotik, baina ideologia. Ez da ezer berria, betiko doinua da hau, ez nabil kontinente berririk deskubritzen. Baina beti egiten zait deigarria, esate baterako covidaro betean gauden honetan, jendearen ardura bakarra osasuna denean, gure komunikabide publikoek ideologiaren zaparrada langartzen

Gotzon Barandiaran: «Gure helburu nagusia kulturzaleak sortzea da»

2020-12-23
SormeneBINKE / 2020ko abendua «Gure helburu nagusia kulturzaleak sortzea da» Sormenek bete du bere lehenengo edizioa, eta balorazio arin bat egiteko batu da Binke Gotzon Barandiaran ekimenaren arduradunarekin. Bere esanetan, Sormeneren helburu nagusia kulturzaleak sortzea da. Sormene amaitu berritan Gotzon Barandiaran (Galdakao, 1974) ekimenaren arduradun artistikoa izan denarekin batu da Binke. Idazlea eta kulturgilea, oro har, baina musikaren munduari ere oso lotuta dago Barandiaran. Ekimen berriaren inguruan jardun gara berarekin. Aurreikuspenak bete dituzue? Aurreikuspenak bete doguz, bai. Guk lau ildotan lan egin gura gendun, eta horri jagokonez bete doguzala esan geinke. Zeintzuk dira lau ildo horrek? Sormena sustatzea, plazak eskaintzea,
1 84 85 86 87 88 121

situs togel

situs toto