Patxiku: «Galdakaoko jaietako irabazleak izatera ohitzen hasi gara»
Patxiku kuadrila @patxikugaldakaoBINKE / 2021eko urtarrila «Galdakaoko jaietako irabazleak izatera ohitzen hasi gara» GALDERAK: Txipiritak kuadrila @txipiritak Koronabirusa dela eta, 2020an juergarik gabe gelditu ginen. Zelan ikusten dituzue 2021eko juergak? Ez dakigu noiz ipiniko den semaforoa berde, baina dakigun gauza bakarra gogo handiekin gaudela da. Musukoak alde batera uzteko ere gogo ikaragarriak ditugu. Hala ere, egoerak hobetu dezan beharrezkoak dira; beraz, animo gazte, gutxi falta da eta! Aurtengo jaietan —baldin badaude— zein kuadrila iruditzen zaizue aurkaririk zailena? Gazteria oso indartsu dator! Hainbat kuadrila gogotsu ikusten ditugu: Txandapa, Jai & jy, Emon egurre… eta inauterietakoa ikusita, The Kuskas ere aurkari indartsuak