Adinekoen egoera ezagutzeko hiru ikerketa abiatu ditu Galdakaoko Udalak
Gizarte-ekintzaBINKE / 2021eko urtarrila Adinekoen egoera ezagutzeko hiru ikerketa abiatu ditu Galdakaoko Udalak TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Adinekoen bakardadea eta mendekotasuna kontuan hartuta, hiru ikerketa pilotu jarri ditu abian Galdakaoko Udalaren Gizarte-ekintza Arloak eta horien berri eman dute Idoia Martinez arloburuak, Mari Paz Losada zinegotziak eta Iñigo Hernando alkateak. «Gure adinekoekin zor handia dugu eta horregatik zaindu behar ditugula» esanez hasi du bere berbaldia Mari Paz Losada alkateorde eta zinegotziak, urtarrilaren 20an Galdakaoko udaletxean eskainitako prentsaurrean. Prentsaurre horretan, Udalaren Gizarte-ekintza Arlotik abian jarri diren hiru ikerketen berri eman dute aipatutako zinegotziak, Idoia Martinez arloburuak eta Iñigo Hernando alkateak.