Antonio Burgos: «Someran bizirauteko behar dudan euskara maila dut»
Antonio Burgos, Almeriatik etorriaBINKE / 2020ko abendua «Someran bizirauteko behar dudan euskara maila dut» Antonio Burgos Guerrero (1996, Almeria) orain hiru urte etorri zen Galdakaora. Batxilergoko ikasketak Almerian bertan amaitu ondoren sukaldaritzaren inguruko ikasketak egitera. Erraza da bera Somerako saltsan ere ikustea! Noiz heldu zinen Galdakaora eta zergatik? Galdakaora 2017ko irailean heldu nintzen lehenengoz. Garai hartan argi neukan sukaldaritzako ikasketak egin nahi nituela eta eskaera egin nuen Bengoetxeko Ostalaritza Eskolan ikasten hasi ahal izateko. Onartu nindutenean maletak hartu eta Galdakaora joan nintzen. Irailean herrian bizitzen hasi nintzen, baina esan beharra daukat ekainean herrira hurbildu nintzela pisu bat alokatu behar nuelako.