Ertzainek «Jaurlaritzak eta EH Bilduren udalak Galdakaoko ertzain-etxea hiltzen uztea» salatu dute
ErtzaintzaBINKE / 2021eko otsaila Ertzainek «Jaurlaritzak eta EH Bilduren udalak Galdakaoko ertzain-etxea hiltzen uztea» salatu dute TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Ertzaintzaren gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du gaur, ostirala, Galdakaoko udaletxearen aurrean, «Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduren udalak herriko ertzain-etxea hiltzen uztea adostu izana» salatzeko. Basauriko egoitzak hartuko omen du laster Ertzaintzaren burutza. Datozen egunetan Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak «kudeaketa partekatua» kontzeptuaren berri emango duela iragarri du Ertzaintzaren gehiengo sindikalak, Segurtasun Sailak oraindik horren berririk eman ez badu ere. Ideia berri honekin, poliziaren ErNE, ESAN, ELA eta EUSPEL sindikatuek diotenaren arabera, «Ertzaintzaren burutza inguruko polizia-etxe nagusian ezarriko da —hau