Miguel Agirre eta Agurtzane Yurrebaso: «Guk asko sufritu dogu, eta agian hortik dator gure bizitzeko gogo eta poza»
Miguel Agirre eta Agurtzane Yurrebaso, bikote geldiezinaBINKE / 2020ko ekaina «Ez dogu ulertzen zelan egon leiteken geldirik dagoan gazteria» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Bizitzeko maitasunetik egiten dute berba hilabeteko protagonistek, eta ez dago elkarren arteko berba zein begiraden gozotasunarekin samurtuko ez denik. Ezkondu zirenetik 66 urte bete diren honetan, Bekeako euren baserrian batu gara Agurtzane Yurrebaso eta Miguel Agirre galdakoztarrekin. Lehenengoak 84 urte bete ditu, bigarrenak 91 ekainaren 21ean beteko ditu, eta ez dute gelditzeko asmorik. Zuek ez duzue gelditzeko asmorik, ezta? Agurtzane Yurrebaso (AY): Gelditu? Hori pentsatu bez! Bizi garan artean gauzak egin behar dira, hori da-eta