«Aisia baino gehiago», Jon Fraile
IritziaJon Fraile CastañosBINKE / 2020ko iraila Aisia baino gehiago Brasiletik Filipinetara, Leshoto eta Iranetik pasata, zinemak hainbeste mendetan isilarazita egon diren guzti horiei ahotsa emateko aukera izan du. Mugak gainditzeko kapazitatea, ezezaguna den horretara iristeko aukera eskaintzen digu. Zazpigarren arte honek gure zentzumenak zorroztu eta sentitzen erakusten digu, gure emozioekin esperimentatzera. Amets egiten erakusten digu. Errealitateak eta fantasiak bat egiten duten lekurik bada; kondaira, mito eta historia uztartzen den lekurik bada, hori zinema da. Publizitateak, kontsumoaren irudiek eta simulazioak fagozitatutako mundu batean, errealitatera berriz konektatzeko beharra dago, oinarrietara bueltatzekoa, bizitzaren gauza txiki horiek baloratu eta gure gorputza bibrarazi egiten duten